Heduar

Heduarrak edo Eduarrak (latinez: Haedui edo Aedui, galieraz: *Aiduoi, 'sutsuak ?'; Antzinako grezieraz: Aἴδουοι), erromatarren aurreko Galiako herri zelta bat izan ziren, Saona ibaiaren haranean kokatzen zirenak, Bibrakte bere hirigune nagusiaren inguruan, gaur eguneko Saona eta Loira departamenduetan. Sekuaniarren, etsaitasun tradizionala zuten haiekin, eta mendebaldeko arvernien auzokideak ziren.

Talde etniko infotaulaHeduar

Motaetnia

Sufragio bidezko buruzagitza tribal sistema baten bidez gobernatuak, Bergobreto deitua, erromatarrekin aliantza bat adostu zuten, Errepublikako anai izendatuak izan zirelarik. Aliantza honen izenean, erromatarren laguntza eskatu zuten helveziarrekin zuten borrokan, eta jatorrizko tropez hornitu zituzten Julio Zesarren indarrak, odolezko anaiatzat hartzen zituenak, K. a. 57an Galiako Gerran. Hala ere, gainontzeko nazio galiarrekin bat egitea erabaki zuten, Vercingetorixen alde eginez K. a. 52an.

Erromaren menpe egon ondoren, bere lurraldea Galia Lugdunensis probintzian inskribatua izan zen, Augustodunum hiribilduan hiriburua zelarik.

Klaudio enperadoreak, erromatar hiritartasuna eman zien 48an, taula klaudiarretan gordetako hitzaldi batean.

Heduarren txanpona
Bibracteko aztarnategi-museoan egindako heduar gerlari baten berreraikitzea

Heduar ezagunak

Heduar izen batzuk iritsi zaizkigu Zesarren obraren bidez edo Bibraktarren gunean aurkitutako objektuetatik:

  • Convictolitavis heduarren magistratu gorena (bergrobeto) da, Zesarren erabakiz, Kotos arerioa indultatuz. Heduarren eta erromatar okupazioaren aurkako koalizio arteko elkartzearen buru nagusitzat hartzen da.
  • Dumnorix heduarren buruzagi bat izan zen Galietako gerran eta Julio Zesarren etsairik bortitzenetako bat izan zen.
  • Diviziako bere existentzia historikoki frogatua duen antzinateko druida bakarra da.
  • Litaviko heduarren arteko zelta nabarmen bat da, familia eraginkor batekoa.
  • Suros, Julio Zesarren aipamen batengatik ezaguna, Erromatarren aurka borrokatu zen azken heduarra izan zela uste da. 51. urtean hil zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.