Heck zaldi
Heck zaldia antzineko tarpana berreskuratzeko saiakera bat da, Europako eta bereziki Alemaniako zenbait zooek egindakoa. Haren ondorioa Heck zaldia izeneko aberea da. Hau dela eta, arraza honen beste izena "tarpan berria" da. Tamaina eta beste hainbat ezaugarri kontutan hartuz, Heck zaldiak poniak dira, garai bateko tarpanak bezala.
Heck zaldia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Alemania |
Sinonimoak | Tarpan berria |
Heck anaiak hasi ziren tarpana birsortzeko saiakera honekin, joan den mendeko 20-30. hamarkadetan. Uroa bersortzeko saiakeretan ibili ziren ere zoologian adituak ziren anai hauek, eta antzeko oinarriak erabiliz, hau da, espezie bat ez dela erabat desagertzen bere ondare genetikoa beste arraza edo espezietan gordeta dagoen bitartean. Hautatutako gurutzaketen bidez posiblea dela desagertutako arrazak edo espezieak berreskuratzea. Saiakera haien ondorioa "Uro berriak" edo "Heck azienda" delakoa izan bazen, kasu honetan Heck zaldia dugu. Uroaren kasuan bezala, bereziki abereen itxuran jarri zuten beraien ahaleginak, basazaldien beste ezaugarriak gutxiago kontutan hartuz. Tarpanen antzinako itxura ezagutzeko labar-pinturak eta antzineko tarpanen argazki zein marrazkiak ikusi zituzten Europa guztian zehar.
Zaldi mota hau eskuratzeko Europako hainbat zelta poniak arraza elkarrekin gurutzatu zituzten, beraien ustetan arraza hauek tarpanaren zenbait ezaugarri gordeta zutelako. Dena den Heck zaldi hauek, gehien bat, zoologiko animaliak dira, nahiz eta "tarpan" izena jarri bisitariak erakartzeko. Bereziki Alemanian ikusi daitezke abere hauek, baina baita Holandan ere. Konick zaldien antza handia daukate[1].