Heard eta McDonald uharteak
Heard eta McDonald uharteak[1] (ingelesez: Heard Island and McDonald Islands) jenderik gabeko uharte-multzoa dira. Indiako ozeanoan daude, eta Australiari dagozkio, 1947tik.
Heard eta McDonald uharteak | |
---|---|
| |
Bertako izena | Territory of Heard Island and McDonald Islands |
Geografia | |
Kokapena | Indiako Ozeanoa |
Uharteak denera | 2 |
Azalera | 368 km2 |
Punturik garaiena | Mawson haitza |
Politika | |
Herrialdea | Australia |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 |
Heard uhartea menditsua da. Bertan dago Mawson peak, 2.745 metroko sumendia, Australiako mendirik garaiena. Haren ondoko McDonald uhartea txikia eta arrokatsua da. Bien artean 372 km²-ko azalera osatzen dute, eta geografikoki Kerguelen goi-ordokiari dagozkio. Lurraldeak Shag uhartea ere hartzen du baitan. Ez dute ez badiarik ez porturik. Klima hotza da, eta uharteen zati handi bat izotz eta elur azpian egoten da urte osoan zehar.
Uharte hauek australiar lurraldeak dira, eta Canberratik administratzen dituzte, Ingurumenaren, Kirolaren eta Lurraldeen Sailaren bitartez (Australian Department of the Environment, Sport, and Territories).
Historia
Peter Kemp marinel britainiarrak aurkitu zituen 1833an. Baina, 1854an, John Heard eta William McDonald kapitainek berriz aurkitu zituzten, eta izena eman.
Dena dela, ez zen inor uharteetan lehorreratu, 1855ean, itsas elefanteen ehiza zela eta, ehiztariak bertan bizitzen hasi ziren arte. Hala jarraitu zuten, 1880an itsas elefante gehienak desagertu ziren arte. Tarte horretan itsas elefanteetatik ateratako ehun mila upel olio ekoitzi zuten.
Fauna
Gaur egun, foka eta hegazti ugari bizi da bertan. Hori dela eta, 65.000 km²-ko itsas erreserba sortu dute bertan.
Inongo jarduera ekonomikorik izan ez arren, HM nazioarteko kodea esleitu zaie, eta Interneten .hm domeinua dute.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Heard eta McDonald uharteen web-orri ofiziala
- (Ingelesez) / Australiako gobernuaren web-orria