Hazkunde-tasa
Hazkunde-tasaz jarduten dugunean, BPGak epe zehatz batean eta aurreko urtean izan dituen gehikuntzaren arteko erlazioa erakusten digun adierazle ekonomikoaz dihardugu.
Hala ere, hau ez da soilik BPGaren kontzeptura mugatzen; bi une edo aldi ezberdinetan magnitude batek hartzen dituen bi balioak alderatzen dituen adierazlea da, ehunekoetan magnitudeak une batetik bestera izan duen hazkundea adierazten du.
Inbertitzaileen aburuz, hazkunde-tasak hainbat aldagaiek osaturiko urteko hazkunde-tasa adierazten du; hala nola, diru-sarrerak, irabaziak, dibidenduak, txikizkako salmentak eta Barne Produktu Gordina (BPG).
Magnitude batek uneetan hartzen dituen balioak izanik, eta bitarteko hazkunde-tasa honela kalkulatzen da:
Maiz, batez besteko hazkunde-tasa ere kalkulatzen da, aldi batzuetan zehar batez beste izandako hazkundea urteko, hilabeteko edo beste aldi bakoitzeko. Hazkunde-tasak maiz erabiltzen dira ekonomian, koiuntura ekonomikoaren adierazleen bilakaera kuantifikatu eta behar bezala interpretatzeko; finantzetan, inbertsioen errentagarritasuna kalkulatzeko; eta demografian, biztanleriaren hazkundea aztertzeko.[1]
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Taux de croissance. 2018-05-01 (Noiz kontsultatua: 2018-10-15).