Hazel Bishop
Hazel Bishop 1969ko abuztuaren 17 an jaio zen New Jersey, Estatu batuetan. Bere gurasoak hainbat enpresa txikiren jabe izan ziren.[1][2]
Hazel Bishop | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hoboken (New Jersey), 1906ko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Rye (New York), 1998ko abenduaren 5a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Fu Foundation School of Engineering and Applied Science (en) Barnard College |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria |
Bere ikasketei Barnard eskolan ekin zien 1929 ean graduatua lortu zuen arte. Ondoren Columbia medikuntza institutuan sartzeko aleginak egin harren ez zuen sartzerik izan, diru kontuak zirela eta, beraz kimikako azpi gradu bat lortu zuen. Ondoren 1930 ean biokimikari tekniko moduan aurkitu zuen lan postu bat New York State Psikiatrikoan eta New York Herriko institutuan. Bost urteren ondoren ikerketetan parte hartzera pasa zen alergeno ezberdinak identifikatuz ondoren ezabatu ahal izateko.
Bigarren Mundu Gerraren iraupenean, defentsa lanetan aritu zen. Bere ekarpen nagusia erregaiaren hobekuntza eta garapenean antzeman zen.
Gerraren amaieraren ostean, bere etxean ikerketa gune bat garatu zuen, estetikako produktuetan bere ikerketa zuzenduz. Ikerketa horien fruitu izan zen ezpain margo iraunkorra eta enpreasa bat sortu zuen Hazel Bishop izenekoa , baina bere asmakizun berriak ez zion irabazi nabarmenik ekarri. Bere bizitzan zehar beste ikerketa ugariren ondoren ekarpen ezberdinak egin zituen.
Azken egunak Osborneko etxean igaro zituen 1998ko abenduaren 5ean hil zen harte.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Hazel Gladys Bishop, química e inventora» Mujeres con ciencia 2014-08-17 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- (Ingelesez) «Hazel Bishop (1906-1998) Research Chemist Who Made Name in Cosmetics» America Comes Alive 2013-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).