Hayflicken muga
Hayflicken muga, eukariota zelulen erdibitzearen kopuru maximoari deritzo.
Leonard Hayflickek, 1961. urtean, muga hau iragarri zuen. Hayflickek lan egin zuen giza zelulak, 40 eta 60 aldiz erdibitzen zirela ezarri zuen seneszentzian sartu baino lehen.
Mitosia gertatzen den bakoitzean, kromosomen azkenean dauden telomeroak pixka bat laburtzen dira. Zelula erdibitzen jarraituko da telomeroen distantzia kritiko batera arte.
Limitearen izena 1974. urteko liburu batean atera zen lehenengoz. Liburua, honako hau da: Intrinsic Mutagenesis: A Genetic Approach to Ageing.
Historia
Zelulak betirako erdibitzen zirelaren ustea
Leonard Hayflickek aurkitu zuen arte, zelulak erdibitzearen zena betirako zela uste zen. Nobel saritua izan zena, Alexis Carrelek, zelulak betirako erdibitzen zirela eta hori gertatzen ez bazen kultibo akats bat egin zela esan zuen. Berak, oiloen bihotzeko fibroblastoak 34 urtez kultibatu zituela esan zuen (normalean, 5 eta 10 urte bitartean bizitzen dira).
Beste zientifiko batzuk berdina egiten saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Carrelek akats bat egin zuela, baina onartu ez zuela, esan izan da.
Esperimentua
Hayflick, Wistar institutuan lan egiten zegoen Carreli buruz lehenengo informazioak entzun zituenean. Berak, giza fibroflastoekin lanean zebilen itxuraz aldatu zirela antzeman zuenean eta erdibitze denbora luzatu zela konturatu zen. Momentu horretan, akats bat edo kontaminazioa zela uste izan zuen. Gero, beste kultibo batzuetan gauza berdina antzeman zuen. Horren ondoren, bere liburuxka kontsultatu zuen eta aurkitu zuena kontaminazioari edo akats baten ondorioz zela baztertu zuen.
Hurrengo mugimendua gertatzen zenaren zergatia azaltzea zen. Paul Moorhead zientzialariarekin esperimentuak egiten hasi zen. Moorhead zitogenetista bermatua zen eta kultiboetan zelula eme eta arren artean bereizten zuen. Horrela, askotan erdibitutako (40 aldiz inguru) fibroblasto ar zelulak (gizakienak) hartu zituen eta gutxi erdibitutako (15 aldiz inguru) zelula emeekin nahastu zituen (erdi emeak eta erdi harrak). beste zelula batzuk nahastu gabeak kontrol moduan hartu ziren. 20 aldiz erdibitu ondoren, eme zelulak bakarrik geratzen ziren eta beraz zelulen erdibitzaile muga aurkitu zuten. Experimentu hau beste askotan egin da emaitza berberarekin.
Zelulen faseak
Hayflickek hiru fase deskribatu zituen; lehenengoa, esperimentuaren hasierako kultiboa. Bigarrena zelulak erdibitzen direnekoa eta hirugarrena, seneszentzia, non zelulen erdibitzaile tasa astiroago doa denak hil baino lehen.
Telomeroen distantzia
Aurkitu da, Hayflicken limitea kromosomenazkenean dauden telomeroen distantziarekin erlazionaturik dagoela.