Joseph Haydn

Franz Joseph Haydn (Rohrau, Austria Beherea, 1732ko martxoaren 31Viena, 1809ko maiatzaren 31a), austriar musikagilea.

Joseph Haydn

kapera-maisu

Bizitza
JaiotzaRohrau, 1732ko martxoaren 31
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
 Austriako artxidukerria
HeriotzaViena, 1809ko maiatzaren 31 (77 urte)
Hobiratze lekuaBergkirche (en) Itzuli
Familia
AitaMathias Haydn
Ezkontidea(k)Anna Haydn (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaDoctor of Music (en) Itzuli
HizkuntzakAlemanikera
alemana
Irakaslea(k)Nicola Antonio Giacinto Porpora
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa eta piano-jotzailea
Lantokia(k)Viena
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJohan Joseph Fux
MugimenduaKlasizismoa
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuaorganoa
pianoa

IMDB: nm0370817 IBDB: 87955
Spotify: 656RXuyw7CE0dtjdPgjJV6 Last fm: Franz+Joseph+Haydn Musicbrainz: c130b0fb-5dce-449d-9f40-1437f889f7fe Songkick: 4230736 Discogs: 108568 IMSLP: Category:Haydn,_Joseph Allmusic: mn0000168380 Find a Grave: 86100255 Edit the value on Wikidata

Sinfoniaren eta hari-kuartetoaren aitatzat hartzen dute, arlo horitan zinez emankorra izan baitzen. Opera ere landu izan zuen.

Biografia

Gaztetatik musikarako dohain bereziak erakutsi zituen. 1740an Vienako katedraleko koruko kantari hasi zen, eta 1748 arte han jarraitu zuen. Ez zuen musika-heziketa berezirik inorengandik hartu: bere gisa ikasi zuen, Fux, Mattheson eta Carl Philipp Emanuel Bach musikarien obretatik. Lehen lanak Von Fürnberg baroiaren orkestra txikiarentzat idatzi zituen: divertimento-ak, nokturnoak, kuartetoak (1755). Lau urte geroago, Von Morzin kondearentzat lan egin zuen denbora labur batez, hark Bohemian zuen gazteluan.

1761ean Esterhazy familiaren zerbitzura sartu zen. Horrek berebiziko eragina izan zuen, Nikolas printzearen koru zuzendari izan baitzen 1766-1790 bitartean. Hogeita bost urteotan Esterhazytarrek beren egoitzetan (Viena, Eisenstadt, Esterhaz gaztelua) emandako jai guztietako musika Haydnek egina zen. Halakoetan, orkestra txiki bikain baten buru zela, handik gutxira Europa osoan ezagun bihurtuko ziren operak, sinfoniak, sonatak eta kontzertuak aurkeztu zituen, eliz musikarekin batera. Heldutasun-aro hartakoak dira, besteak beste, Stabat Mater (1767), Agurrena deituriko sinfonia (1772) eta Missa Sancta Caecilia (1773).

Nikolas printzea hil zenean (1790), Ingalaterrara joan zen, urteetako deiei erantzunik. Londresen harrera beroa izanik, bi egonaldi egin zituen hiri hartan (1791-1792, 1794-1795). Bidaia horiek zirela eta, obra berriak ondu zituen, hala nola 102, 103 eta 104. Sinfoniak. Austriara itzulirik, berriro hartu zuen koru-zuzendari postua Nikolas II.a Esterhazyrekin. Azken aro horri dagozkio Kreazioa (Die Schöpfung, 1798) eta Urtaroak (Die Jahreszeiten, 1801) oratorioak.

Azken sei mezak (1796-1802) eta sei kuartetoak (1797) ere guztiz aintzat hartuak dira. Vienan iraganiko azken urteak gaixotasunak eta gerrak ilundu zizkioten, musikagile gazteen ezagutzak eta adiskidetasunak apur bat gozatu bazioten ere. Napoleon Vienan sartu eta handik hiru astera hil zen, 1809ko maiatzaren 31n. Emankortasun harrigarriko musikagilea izan zen. Ahots-musikaren sailean: 36 lieder, Eskoziako eta Galesko kantuen bilduma, kantatak, oratorioak, 14 meza, Stabat Mater bat, bi Te Deum, 14 eskaintza, 4 motete eta beste hainbat obra. Musika instrumentalari dagokionez, berriz: pianorako 53 sonata, 77 kuarteto, tresna desberdinetarako 65 trio, sesteto bat, kinteto batzuk, eco bat 4 biolin eta bi biolontxelorako, harparako sonata bat, piano eta biolinerako 4 sonata, 125 sinfonia edo obertura, 7 martxa, 6 scherzo, pianorako 20 kontzertu eta hainbat tresnatarako 34 kontzertu. Musika dramatikoa: 24 opera edo singspiele (haietarik 13 italiar estilokoak) eta 22 aria. Tresnaz jotzeko musikagintzan gailendu zen nagusiki.

Beethovenek eta Mozartek aitortu zuten Haydnen eragina (alderantziz ere, Mozarten obrek eragina izan zuten Haydnen azken aldiko zenbait lanetan). Zorroztasuna, oreka, argitasuna, dotorezia eta sosegua dira Haydnen musikaren ezaugarriak. Haydnen ekarpena erabakigarria izan zen sonata eta sinfonia klasikoaren behin betiko egitura finkatzeko. Ganbera-musikaren alorrean berak ezarri zuen hari-kuartetoaren egitura, gero Mozartek eta Beethovenek eredu formaltzat hartu zutena. Erlijiozko obretan ez dago dudarako edo hersturarako lekurik, eta fedearen sendotasuna modulazio samurrez zein indartsuz adierazten du. Azken barrokoaren garaikoa bazen ere, erromantizismoaren sentiberatasun-moldeak iragarri zituen bere obran.

Lan nagusiak

  • 104 Sinfonia.
  • 83 Hari-kuarteto.
  • 52 Klabezin-sonata.
  • 30 Kontzertu.
  • 24 Opera.
  • 14 Meza.
  • 6 Oratorio.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Haydn Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.