Haydée Agirre

Haydée Agirre Doradell (Santurtzi, Bizkaia, 1907ko otsailaren 26a - Bilbo, Bizkaia, 1998ko otsailaren 15a)[1] Euzko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua izan zen 1936ko gerraren aurretik,[2] Polixene Trabudua, Julene Urzelai eta Maria Teresa Zabalarekin batera, emakumezko laukote famatuko kidea izan zen.

Haydée Agirre

Bizitza
JaiotzaSanturtzi, 1907ko otsailaren 26a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1998ko otsailaren 15a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEmakume Abertzale Batza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Bitan espetxeratu zuten.[3] Lehenengo aldia 1932an izan zen. Bigarrenez, 1933an, atxilotu zuten eta Larrinagako kartzelan sartu zuten Polixene Trabuduarekin batera, mitin batean esandakoengatik. 15 egun eman zituen bertan.

Erizaina zen ikasketaz. 1936an, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Basurtuko erietxean egon zen emakume batzuei bandajeak nola jarri irakasten. 1937an ihesari eman zion. Hasieran, Baionara joan zen. Bertatik jakin zuen frankistek bere aita fusilatu ziotela. Eresoinkan parte hartu zuen, dantzari bezala. Azkenik, Andorran bizi izan zen 30 urtez Euskal Herrira itzuli aurretik.

Andorrako garaian estraperloan ibili zen frankismoaren aurka ziharduten euzko abertzale eta errepublikazaleentzat dirua biltzeko.

Erreferentziak

  1. «Efeméride. Haydée de Aguirre Doradell murió en Bilbao el 15 de febrero de 1998 a los 91 años de edad» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  2. «'Emakume bizkor eta eraginkorrak Bilbon (1800-1936)'» www.kulturklik.euskadi.eus 2020-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  3. Larrinaga, Zihara Jainaga. «Bilbo egin zuten hamar emakume» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).

Kanpo estekak

Haydée Agirre bere bizitza kontatzen Bideoa eitb

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.