Hauxa 2 (telebista saioa)
Hauxa 2 ETB 1en emititzen den telebista saioa da. Onintza Enbeita bertsolariak eta Ana Goitia kazetariak aurkezten dute eta bi lagunen istorioak kontatzen ditu igandero 22:00ak aldera.
Hauxa 2 | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Ana Goitia Onintza Enbeita |
Iraupena | 60 minutu |
Herrialdea | ![]() |
Hizkuntza | Euskara |
Ekoiztetxea(k) | New Digital Media Euskadi S.L. |
TB Katea | ![]() |
Ordutegia | Igandetan 22:00etan |
Emisioa | 2018ko uztailaren 1a – 2018ko irailaren 30a |
Denboraldia(k) | 1 |
Atal kopurua | 10 |
Audientzia | %2,1 |
"Hauxa 2" izena du Anak eta Onintzak osatzen duten bikoteak eta "hau parea" esan nahi du. Bikote hau lehenengo aldiz Gure kasa saioan agertu zen batera eta "Hauxa 2" izeneko atala egiten zuten programa hartan. Astero-astero gai baten inguruan iritzia ematen zuten bi aurkezleek. Orain, spin-off bat egin eta sekzioa zena, programan bihurtu da.
Lehenengo emisioa 2018ko uztailaren 1an izan zen eta 10 atal izan zituen denboraldiak.
Saioaren azalpena
Gure kasan egiten zuten atalean oinarrituta dago, baina beste formatu bat dauka. Hau bertsio luzeagoa da. Fikzioarekin jokatuko dute Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak. Uda pasatzeko Lekeitiora joango dira biak. Bertan etxe bat hartuko dute eta elkarrekin bizitzen jarriko dira.
Programak beraien eguneroko bizimodua erakutsiko du eta astero gai bat planteatuko da (musika, maitasuna, edertasuna, sare sozialak, elikadura...). Anak eta Onintzak ez dituzte iritzi berdinak izango beti eta beraien ikuspegia erakutsiko dute.
Horretarako, atal bakoitzean gonbidatuak ere izango dituzte gaia hobeto lantzeko. Gai bakoitzaren arabera gonbidatu batzuk edo besteak izango dituzte. Batzuk ezagunak ikuslearentzat eta besteak ez.[1]
Denboraldiak
Denboraldia | Atalak | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||||
1 | 10 | 2018ko uztailaren 1a | 2018ko irailaren 30a | ----- | %2,1 |
Atalak eta audientziak
Atala | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Maitasuna: Zenbat buru, hainbat aburu | 2018ko uztailaren 1a | 13.000 ikusle | %1,7 (%4,6) |
2 | Kantuz bizi naiz eta... | 2018ko uztailaren 8a | 13.000 ikusle | %2,1 (%5,9) |
3 | Zer jan, hura izan | 2018ko uztailaren 15a | 11.000 ikusle | %1,6 (%4,4) |
4 | Bai, nahi dut? | 2018ko uztailaren 22a | 18.000 ikusle | %3,0 (%8,8) |
5 | Hik lan eta nik jai | 2018ko uztailaren 29a | 19.000 ikusle | %3,5 (%9,3) |
6 | Jokoa ez da errenta | 2018ko irailaren 2a | %2,2 | |
7 | Ispilutxo: zer da edertasuna? | 2018ko irailaren 9a | %1,7 | |
8 | Famaren zama | 2018ko irailaren 16a | %2,2 | |
9 | Euskaratik mundua | 2018ko irailaren 23a | %1,6 | |
10 | Eta segi aurrera... | 2018ko irailaren 30a | 18.000 ikusle | %1,8 |