Hautapen-prozesu

Giza baliabideetan, hautapen-prozesua lanpostu baterako hautagaiak bildu eta beraien artetik hautagairik egokiena zein den erabakitzeko ekintza eta erabakien multzoa da. Lanpostuaren definizio zehatzarekin hasi, hautagaiak biltzeko prozedura erabaki eta hautapen-prozesua bera biltzen ditu. Hautapen-prozesua giza baliabideen sailaren ardura izaten da enpresa handitan; enpresa txiki eta ertainetan, berriz, zuzendari nagusiaren zeregina izan daiteke, baina sarri kanpoko profesional nahiz enpresa berezituei deitzen zaie lan horren ardura har dezaten[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.