Haurtzaindegi

Haurtzaindegia, ama-eskola edo haurtegia haur txikiak zaintzen diren etxe edo lekua da.[1] Haurtzaindegia jaiotzatik 3 urte arteko haur txikiak zaindu eta hezitzen dituen etxe bat da, gurasoek eramanda eta bertan begirale eta hezitzaileen ardurapean. Iritzi orokorra da haurtzaindegia ez dela gurasoak ordezteko leku bat, gurasoak ez daudenean soilik haurrak zainduta izateko leku bat. Haur hezkuntzaren egituraren baitan, haurtzaindegiek haurrak elkarrekin harremanetan hasteko gune bat ere bada. Haurtzaindegiak Europan, Ipar Amerikan eta beste herrialde aberatsetan ugaritzen dira, haurrekin egoteko denborarik uzten ez duten gurasoen lan-ordutegien ondorioz batik bat. Herrialde pobreetan ere haurtzaindegien beharra nabarmena izaten bada ere, haurtzaindegien kostu ekonomiko altuak eragotzi egiten du bere garapena eta gurasoen familiek (aiton-amonak, ...) hartzen dute bere gain horien lana.

Haurtzaindegiko klase bat Toronton, 1898

Erreferentziak

Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.