Haurtxo Polita

Haurtxo Polita edo Haurtxoa Sehaskan euskal sehaska-kanta bat da. Hitzak Klaudio Sagartzazuk idatziak dira, doinua berriz Gabriel Olaizola musikariak konposaturikoa da.

Haurtxo Polita
Estitxuren eta Luis Marianoren musika-lana
Egilea(k)Estitxu eta Luis Mariano
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakKlaudio Sagarzazu
Bestelako lanak
MusikagileaGabriel Olaizola

Bere garaian Luis Mariano abeslari irundarrak abestutako bertsioa oso ezaguna egin zen.

Hitzak

Abestiaren hitzak hauek dira:[1]

Haurtxo polita sehaskan dago
zapi zuritan txit bero.
Haurtxo polita sehaskan dago
zapi zuritan txit bero.
Amonak dio, Ene potxolo!
Arren egin ba lo, lo!
Amonak dio, Ene potxolo!
Arren egin ba lo, lo!

Txakur handia etorriko da
Zuk ez badezu egiten lo.
Txakur handia etorriko da
Zuk ez badezu egiten lo.
Horregatik ba Ene potxolo!
Egin aguro lo, lo, lo
Horregatik ba, ene potxolo!
Egin aguro lo, lo, lo

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.