Haurrak sexu-esplotazio eta sexu-abusuarengandik babesteko Europako Eguna
Haurrak sexu-esplotazio eta sexu-abusuarengandik babesteko Europako Eguna Europako Kontseiluak 2015ean sortutako eguna da, azaroaren 18an ospatzen dena.
Haurrak sexu-esplotazio eta sexu-abusuarengandik babesteko Europako Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Indarraldi | 2015 - |
Egun | Azaroaren 18 |
Webgune | coe.int… |
Historia
Haurren kontrako sexu-abusu eta sexu-esplotazioa etxeam, zein eskola eremuan eman daitezke, eskolaz kanpoko ekintzetan, kalean, mugikorrean edota internet bitartez. Kasu gehienetan (%70 eta %85 bitartan) haurraren ezaguna den pertsona bat da erantzule, bere konfiantzazko ingurukoa dena, eta bizi osorako eragin fisiko eta psikologikoak izan ditzake. Kasuen %90a ez da salatzen[1]. Egoerari aurre egiteko, Europako Kontseiluak Haurrak sexu-esplotazio eta indarkeria sexualatik babesteko Europako Kontseiluaren Hitzarmena adostu zuen 2007an[2], baita bostetik bat kanpaina zabaldu ere.[3]
2015ean, Haurrak sexu-esplotazio eta sexu-abusuarengandik babesteko Europako Eguna ospatzea erabaki zuen Europako Kontseiluak, hiru helbururekin:[1]
- Jendartean gaia zabaltzea eta prebentzioa lantzea.
- Eztabaida zabal bat sortzea eta bikminengaineko estigma ezabatzea.
- Lanzaroteko Hitzarmenaren sinadura sustatzea eta berau martxan jartzea.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «18 November: End Child Sex Abuse Day» Children's Rights (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
- (Ingelesez) «Lanzarote Convention» Children's Rights (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).
- (Ingelesez) «Campaign materials» Children's Rights (Noiz kontsultatua: 2022-07-17).