Haurrak hondartzan
Haurrak hondartzan, gaztelaniaz Niños en la playa, Joaquín Sorolla margolari valentziarrak 1909an egindako margolan ospetsua da; dena dela, ofizialki 1910ean egindako bezala katalogatua izan da sarritan.[1] Sorollak 1919an Espainiako Arte Modernoaren Museoari eman zion. Gaur egun Pradoko Museoan gordeta dago. Mugimendu postinpresionistaren margolana da.
Haurrak hondartzan | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joaquín Sorolla |
Sorrera-urtea | 1910 |
Izenburua | Chicos en la playa |
Mugimendua | inpresionismoa |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ekoizpen lekua | Valentzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 118 () cm × 185 () cm × 118 () m |
Genero artistikoa | genero-artea eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P004648 |
Margolanaren ezaugarriak
Margolanean ur garbien hondartza ikus daiteke. Itsasertzeko uretan hiru haur biluzik ikus daitezke; hirurak ahoz behera daude, bustiak, larruazala disdiratzen uraren eraginez. Umeek ezaugarri desberdinak erakusten dituzte: ikuslearengandik gertuen dagoenak, ile horikoak, gazteena ematen du; beste biak atzerago daude eta beltzaranak dira. Ilehoria zehaztasuna gehiagoz dago irudikatuta eta, ukondo batean gainean, beste biei begira dago. Haur beltzarenetako batek ile horikoari irribarretsu begiratzen dio; bestea aparte dago.
Gaia
Haurren gaia, bereziki hondartzan edo bainatzen, ohikoa da Sorollaren lanetan; ia bere obraren gai espezifikotzat jo daiteke. Hona hemen beste adibide batzuk:
- Haurrak hondartzan (1904)
- Haurra arkaitzetan, Jávea (1905)
- Haurrak hondartzan, Valentziako hondartza (1908)
- "Iot txikia". 1909.
- Haurrak hondartzan (1916).