Hau da A.U.
Hau da A.U. Ikuskinek Euskal Telebistarako sortutako umorezko telesaila da, Aizpea Goenaga eta Elena Iruretak zuzendua.
Hau da A.U. | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | Hau da A.U. |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Atalak | 24 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Sitcoma |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Aitzpea Goenaga Elena Irureta |
Gidoigilea(k) | Kike Amonarriz |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 1990eko urriaren 5a |
Kike Amonarrizek idatzia, 1990eko urriaren 5ean estreinatu zuten eta ETBko euskaraz egindako lehendabiziko fikziozko saioa izan zen.[1]
Sinopsia
Artisten agentzia bat sortu zuten Rosek eta Sagrariok, baina ez nolanahikoa: Artisten Utopia (A.U). Handik pasatzen zena edozer egiteko konbentzitzen zuten: kantatu, dantzatu, aktore lana egin, magia edo auskalo zer.[2]
Pertsonaiak
- Aizpea Goenagaː Ros, Artisten Utopia Produkxions kontratazio-agentziaren zuzendaria.
- Elena Iruretaː Sagrario, Rosen ama.
- Kike Amonarrizː Inazio Mari, Rosen lankidea.
- Loli Astorekaː Maria Begoña, Artisten Utopia Produkxions aldameneko ile-apaindegiko langilea.
- Patxi Gonzalez
- Antton Urbieta
- Patxi Ruiz
- Mikel Garmendia
- Patxi Barko
Erreferentziak
- «Sei hilabete telesailik gabe» Berria 2016-11-10.
- Urkizu, Urtzi. (2020-10-04). «Hura zen hura umorea» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.