Hatz
Hatzak (atzamarrak ere deituak) giza-eskuen mutur giltzatuak dira. Oinetakoetakoak behatzak dira.
Hatzak | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | gorputza Gorputz-adarra egitura anatomikoa |
Identifikadoreak | |
Latinez | Digiti manus |
Terminologia anatomikoa |
Zenbait animaliak ere hatzak dituzte, hala nola, primate eta tetrapodoek.
Giza hatzen anatomia
Gizakiek bost hatz dituzte eskuko:
- erpurua, hatz lodi edo handia, gauzak hartzeko ezinbestekoa
- hatz erakuslea
- hatz luzea edo erdikoa
- hatz nagia edo eraztun hatza, kultura batzuetan ezkontza eraztuna darama
- hatz txikia, txikiena
Hatz eta behatzak I eta V artean zenbakitzen dira (zenbaki erromatarrekin), erpurutik (edo behatz loditik) hasita. Izan ere, eErpuruaren baliokidea-edo oinean behatz lodia da.
Hatz bakoitzak hiru hatz-hezur ditu, erpuruak izan ezik, bi besterik ez baititu. Hiru hauek falangea, falangina eta falangeta dira, ahurretik hatz-puntetaraino.
Azken honetan hazten da azazkala. Hatz-hezur honek nerbio ugari ditu, eta hortaz sentsibilitate handia du, batez ere hatz-mamian. Hatz-markak sortzen dituzten ximur txikiek ukimenenean funtzio handitzailea dute. Hatz-puntetako azalak zerbait ukitzean, ximur hauek mikro-bibrazioak eragiten dituzte, nerbio-sistemak sumatu eta burmuinak interpretatzen dituenak[1].
Polidaktilia deritzo ohikoa baino hatz edo behatz gehiago garatzen dituen nahasmendu genetikoari. Ohikoa baino hatz edo behatz gutxiago garatzen dituenari ektrodaktilia deritzo.
Biologia
Hau da hatzen sortze ordena, umekiaren garapenean: nagia, txikia, luzea, erakuslea eta, azkena, erpurua.
Hatzek ez dute giharrik. Tendoien bidez mugitzen dira, besoan kokatutako giharrei lotuak.
Erreferentziak
- Scheibert et al. The Role of Fingerprints in the Coding of Tactile Information Probed with a Biomimetic Sensor ; Science, doi:10.1126/science.1166467, 2009
Ikus, gainera
Kanpo-estekak
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |