Merit-Ra Hatshepsut
Merit-Ra Hatshepsut, Hatshepsut erregina-faraoiaren alaba gaztea izan zen, nagusia Neferura zelarik. Tutmosis III.a faraoiaren emaztea eta Amenofis II.a faraoiaren ama izan zen. Bere senarrak, bere ama hil ondoren, eskubide propioz bereak ziren hiru titulu kendu zizkion: Jainkoaren emaztea, jainkoaren eskua eta Errege Emazte Handia. Tutmosis III.ak, Al-Fayumeko oasian zegoen jauregi batean baztertu zuen, Tebasetik urrun, non erregetzako jendeak bizi behar zuen. Bere ama Hatshepsut hil zenean ere, Merit-Ra Hatshepsutentzat eraikitzen ari zen hilobia etena geratu zen.
Merit-Ra Hatshepsut | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Tutmosis III.a | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XVIII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Tutmosis III.a hil zenean, bere seme Amenofis II.ak, bere amari, Tutmosisek kendutako tituluak itzuli zizkion, eta bere hilobian lurperatu zuen hil zenean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.