Hatsa Elkartea

Hatsa Elkartea poesia elkarte bat da, Senperen errotua.

Sorrera

«Hatsa Elkartea» 1989. urtean sortu zen. Hastapenean bere helburua honako hau izan zen: «Poesiaren munduan, adierazpen artistikoaren bitartez norberak bere buruaren ezagutzea.»

Arte ederren eta olerki-idatzien erakusketak bultzatu nahian "Lorearen Poesia" lematzat hartuz, prentsan, nahi zuten artista guziei parte hartzea eskatu ondoren lehen ekitaldia egin zen:

  • 1991ko apirilaren 6an Senpereko Elkartean, eta gero urte berean ekitaldi bera egin zen Kanbo, Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Sara, Bidarte, Haltsu herrietan, aldi oroz, eskualdeko artista askoren sormen-lanak bilduz. Sail hori segitu zen modu berean:
  • 1992 urtean “Zuhaitzaren Poesia” lemarekin,
  • 1993, “Uraren Poesia”,
  • 1994, “Ametsaren Poesia”,
  • 1995, “Emaztearen Poesia”,
  • 1996, “Bihotzeko Poesia”.
  • 1997an beste sail bat hasi zen “Ostopeko artea” [1]deitua. Urdazuri ibaiko artista guziei, lehenik bi egunez eta gero 8 egunez irekia.
  • 1999 urtean, ikusiz euskarak poetika munduan zoin funts handia zuen, eta denbora berean bere baztertze eta galtze dramatikoa sentituz, Hatsa elkartearen ardura osoa euskaraz adierazten den olerkigintzari ematea erabaki zen.

Lehen HATSAren POESIA eguna[2] ospatu zen Oxtikenian Senperen 1999ko martxoaren 21ean, udaberria egunean.

Hor 40 bat olerkarik aurkeztu zuten HATSAren POESIA 1999 deitu olerki-bilduma eta bazkari bat elkarrekin egin. Hor ziren olerkariek bat bederak irakurri zuen olerki bat eta harreman pertsonal asko sortu ziren.

Geroztik eta gaur arte segidan[3], Hatsa Elkartearentzat, apirilaren lehen igandea, ohitura bat bezala bihurtu da Poesiaren besta ospatuz bai olerki bilduma bat ahal bezainbat olerkarien idatzi batzuk aurkeztuz. 2006an[4], 98 olerki-idazleek parte hartu dute bat bederazka eta 200 bat haur eta gaztetxoek taldeka.

2002 urtean[5] sail berri bat hasi zen Oñatin, Ikastetxeetako gaztetxoen baitan, olerkigintza bultzatu nahian, eta geroztik urtero olerki ikasle gaztetxoen liburu bat agertu da. Urtero ikastetxeen parte hartzaileen zerrenda handituz joan da: Oñatiko “Elkar Hezi”, Tolosako “Laskorain”, “Orixe” eta “Hirukide”, Iruñeko “Biurdana” eta “Jaso”, Baionako “Bernat Etxepare”.[6]

2003 urtean, buruilean, Maiatz elkartearekin batera, Hatsa elkarteak “Poesia abartxoetan” [7]ekitaldi poetikoa bultzatu zuen hor parte hartu zuten: Daniela Albizu, Piarres Aintziart, Eneritz Abruza eta Zirrara taldea, Mikel Asurmendi, Gerardo Markuleta, Maripi Solbes, Gabriel Korta Rekarte, Iñaki Bastarrika “Paku” gitarristarekin, Auxtin Zamora, Luzien Etxezaharreta, Pantxix Bidart, Koldo Ameztoi, Mikelazulokoen “Eskubiko pareta” errezitaldia (Javi Barandiaran, Urtzi Urkizu, Asier Sarasola, Idoia Beratarbide eta Oier Guillan).

2005 urtean “Maite ditugun olerkariak” sail berri bat [8]hasi zuen Hatsa elkarteak, urtean zehar –hilabeteko azken larunbatetan– olerkari bat gomitatuz. Horretarako, oinezko ibilalditxo bat eta bazkari bat egin ondoren, ekitaldi poetiko bat edo bere olerkien aurkezpen bat eskatzen zen. Gonbidapen honi erantzun dioten batzuk honako hauek dira: Agurtzane Anduetza, Joseba Aukenerena, Iñaki Bastarrika, Paxkal Bourgoin Gilles Rivièrekin, EuskAlema Taldeko kideak, Juan Manuel Galarraga Mikel Ibargurenekin, Josu eta Jon Galdos, Koldo Goitia, Itziar Gomez, Oier Guillan eta Idoia Beratarbide, Idazleen Eskolako kideak, Josu Jimenez Maia eta Maite Ramos, Peio Jorajuria, Ainara Maia Urroz[9], Juan Ramon Makuso eta Iňaki Alberro, Mikelazuloko antzerkilariak, Juankar Lopez Mugartza eta Alvaro Mundiñano Andres Garmendiarekin, Belen Oronoz, Andoni Salamero, Juanma Sarasola, Xabier Soubelet, Maite Toledo Jone Telleriarekin, Urtzi Urkizu Urko Menaiarekin, Carmen Valois, Edu Zelaieta eta Beñardo Goietxe, Josemari Zendoia, Zigor, Koldo Zubeldia eta Maddi Zubeldia.

2008 urtea geroztik, Hatsaren Poesiaren egunaren bestak, Senpereko Oxtikenian iragaiten zirenak, Amotz-Larraldean egituratzen ditu, baita "Hats-Arte" [10]eta ''Ostopeko artea'' [11]ren erakusketak, eta beste olerki-ekitaldi eta ekintza kulturalak ere. Hatsa elkarteak bere bildumetan parte hartu duten idazleen pasarte batzuekin sortzen du, urtero, bideo poetiko bat:

  • Lastozko ihesgunea 2008 (Auxtin Zamora[12])
  • Hatsaren olerki bustiak 2010 [13](Argazkiak Auxtin Zamora[14])
  • Hatsaren olerki bustiak 2011 (Argazkiak: David Tijero Osario)[15]
  • Oroitzapen analogikoak 2012 (Argazkiak: Allende Arnaiz)[16]
  • Hatsaren olerki bustiak 2013 (Argazkiak: idazleenak)[17]
  • Hatsaren olerki bustiak 2014 (Argazkiak: Auxtin Zamora eta Idazleenak)[18]
  • Hatsaren olerki bustiak 2015 (Argazkiak Auxtin Zamora eta Agurtzane Anduetza)[19]
  • Hatsaren olerki bustiak 2016 (Argazkiak Auxtin Zamora eta Josemari Zendoia)[20]
  • Hatsaren olerki bustiak 2017-19 (Argazkiak Auxtin Zamora eta Idazleenak)[21]

2011. urteaz geroztik Hatsa elkarteak bultzatu du ekimen berezi bat ere Interneten bitartez, deitua 'Olerkarien eguna[22]'. Olerkiak, nonahi, publikoki euskaraz irakurtzeko prest dagoen edonork har dezake parte. Helburua da, Euskal Herrian, edo, edozein tokitan ere, ahalik eta leku gehienetan, errezitaldiak egitea, Apiriletik Uztaila artean. Izan olerki idazle edo olerkizale, norberak aukera dezake: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat edo bere etxeko gela bat … hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen euskarazko olerki edo testu poetiko zonbaiten aurkezteko. Eta, hori, nahi duen modura: irakurriz, abestuz, antzeztuz eta abar.

Hatsa elkarteak sustatutako beste ekintza batzuk

  1. Haurrekin Hatsa elkarteak bultzatu Poesia tailer labur batzuk: Senperen, Igantzin, Kanbon, Lartzabalen, Ziburun, Donibane Lohizunen, Azkainen Uztaritzen, Baionan, Hendaian, Etxalarren, Oñatin, Arrantzan, Amorebieta-Etxanon.
  2. Berriozar hirian 4 urtez egituratu Hatsaren poesiaren eguna[23].
  3. Arte erakusketak. 2016an ikusiz 'Hatsaren Poesia' urteroko olerki liburuan[24], parte hartzen dutenen artean, asko artista bazirela (izan margolari, argazkilari, zizelkari, abeslari, musikari, antzerkilari eta abar) Hatsa elkarteak, bere kideekin, talde-animazio-erakusketa bat, deitua 'Hats-Arte', egituratu zuen 2016an bai eta 2017an. Hona hemen 'Hats-Arte'-n parte hartu zutenen izenak: Titto Aguer, Agurtzane Anduetza, Maddi Andueza, Josu Aurkerenena, Iñaki Bastarrika, Pierre Bastres, Idoia Beratarbide, Paxkal Bourgoin, Mikel Dalbret, Pantxo Etxeberre, Ixabel Etxeberria, Juan Manuel Galarraga, Jon Galdos, Josu Galdos, Asun Gereka Zela, Itziar Gomez, Ennio Castella Andueza, Gustavo Cantella, Koldo Goitia, Imanol Irigoien, Joan Mari Irigoien, Manuel Iturrioz, Josu Jimenez Maia, Gabriel Korta Rekarte, Jokin Lasa, Eukene LizeagaTamayo, Ainara Maia Urroz, Mattin Martiarena, Elizabeth Mackling, Juankar Mugartza, Alvaro Mundiñano Gartziandia, Maite Ramos Fernandez, Gilles Rivière, Miquel Saumell, Andoni Salamero, Xabier Soubelet, Pruden Sudupe, Maite Toledo, Eric Traonmilin, Txantxangorri, Carmen Valois, Auxtin Zamora, JoseMari Zendoia, Maddi Zubeldia, Mikel Zelestino, Xabier Zelestino.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2018-07-19). «'Ostopeko Artea'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Olerkari eta olerki zaleen bilgune da Senpere» El Diario Vasco 2015-04-11 (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  3. «Hatsaren poesia - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  4. «NAFAR HIZKUNTZA - HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA - KT ETA IKT - HIZKUNTZA ETA ESKOLA: HATSAREN POESIA 2007» NAFAR HIZKUNTZA - HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA - KT ETA IKT - HIZKUNTZA ETA ESKOLA asteartea, urria 10, 2006 (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  5. Hatsaren poesia 2002: Oñatiko Mikel Aozaraza, Ikastetxeko ikasleen, olerki bilduma. Hatsa Elkartea 2001 (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  6. «Hatsaren poesia : Olerki bilduma 2004 - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  7. «Poesia ekitaldia Senperen» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  8. www.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  9. Ainara Maia. 2022-12-05 (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  10. «"Hats-Arte" erakusketa zabalduko dute aurten ere Senperen abuztuko lehen hiru asteburuetan - Xareta - 2017-08-05» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  11. «Ostopeko Artea» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  12. Auxtin Zamora. 2023-02-08 (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  13. «"Hatsaren Poesia Olerki Bilduma 2010" apirilean aurkeztuko dute» Nontzeberri 2010-03-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  14. ..., Zamora, Auxtin, 1943-. (1986). Ezin errana. Association Maiatz ISBN 2-906241-09-1. PMC 462725879. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  15. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - 'Hatsaren Poesia Olerki Bilduma' 13. alearen aurkezpena» old.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  16. «Maiatz alkarteak literatur jardunaldiak antolatu ditu Baionan» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  17. Arbelbide, Nora. «Hatsaren poesiaren 15. bilduma aurkeztuko dute bihar Senperen» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  18. «103 olerkari “Hatsaren Poesia 2014” olerki bilduman» Nontzeberri 2014-03-10 (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  19. Erredakzioa. (2015-04-08). «Hatsaren Poesia Eguna ospatuko dute apirilaren 12an Senperen» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  20. Poesia modu askotan eman eta jasotzeko |. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  21. Literatur Emailuak » Hatsaren olerki bustiak Zugarramurdin. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  22. (Frantsesez) Olerkarien Eguna 2021. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  23. «Aspaldiku» aspaldiku.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  24. «Hats-Arte erakusketa zabalduko dute Senperen abuztuko lehen hiru asteburuetan - Xareta - 2016-08-05» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.