Hat-trick

Hat-trick edota hat trick delakoa, zenbait kiroletan tantua edo gola hiru aldiz lortzean datza.

Gaur egun nagusiki futbolean erabiltzeagatik ezaguna den esamoldea izan arren, jatorria kriketean du, alegia, kirol honetan hiru jaurtitzaile jarraian kanporatzeko balentria lortzen zuen jaurtilariari kapela batez saritzen baitzen. Izan ere, hat hitzak ingelesez "kapela" esan nahi du.

Futbolean perfect hat-trick esamoldeak jokalari berberak partidu batean hiru gol sartzean dituenean erabiltzen da: hanka banarekin gol bana eta hirugarrena buruarekin. 1984ko Europako Futbol Txapelketan Frantziako Selekzio Nazionaleko Michel Platini kapitainak, txapelketa horretan jokatu zituen bost partiduetan, bi perfect hat-trick gauzatzea lortu zuen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.