Hastingseko gudua
Hastingsko gudua (1066ko urriaren 14a) Ingalaterrako Normandar konkistan zehar jazotako Normandar garaipen garrantzitsua izan zen. Gilen II.a Normandiakoa Dukearen Normandar gudarostea eta Harold II.a Ingalaterrakoaren Anglo-Saxoi gudarostearen arteko gudua izan zen. Gudua Senlac Hill izeneko muinoan gauzatu zen, Hastings udalerritik 6 mila ipar-mendebalderuntz, gaur egun Battle udalerria dagoen tokian.
Hastingseko gudua | |||
---|---|---|---|
Data | 1066ko urriaren 14a | ||
Lekua | Senlac Hill muinoa, Hastings udalerritik hurbil. East Sussex, Ingalaterra | ||
Koordenatuak | 50°54′43″N 0°29′15″E | ||
Emaitza | Normandar garaipen erabakikorra | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Harold II.a gudu honetan erail zuten (usadioaren arabera etsaiaren gezi batek begian jota). Nahiz eta gerora ere Anglo-sasoiek erresistentzia ipini, gudu hau Gilenen Ingalaterrako kontrolaren hastapena suposatu zuen.
Bayeuxko tapiza ospetsuak gudu honen aurreko nahiz uneko gertakariak irudikatzen ditu. Gatazka hau jazo zen lekuan bertan Battle Abbey abadia eraiki zen.