Hastings Banda

Hastings Kamuzu Banda (Kasungu, 1898ko otsailaren 15aJohannesburgo, 1997ko azaroaren 25a)[1] malawiar mediku eta politikaria izan zen. Malawiko agintaria izan zen 1964-1994 bitartean, lehen ministroa hasieran, eta presidentea ondoren.

Hastings Banda

Malawiko presidente

1966ko uztailaren 6a - 1994ko maiatzaren 24a
baliorik ez - Bakili Muluzi
Prime Minister of Malawi (en) Itzuli

1964ko uztailaren 6a - 1966ko uztailaren 6a
baliorik ez - baliorik ez
Bizitza
JaiotzaKasungu (en) Itzuli, 1898ko otsailaren 15a
Herrialdea Malawi
HeriotzaJohannesburg, 1997ko azaroaren 25a (99 urte)
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Meharry Medical College (en) Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea
Central State University (en) Itzuli
Wilberforce University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta medikua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaMalawi Congress Party (en) Itzuli

Bizitza

Haren jaioteguna gutxi gorabeherakoa da. Chewa etniako nekazari familia batean jaio zen. Estatu Batuetan eta Britainia Handian medikuntza ikasketak egin zituen, eta azken herrialde horretan lan egin zuen mediku gisa. 1958an bere herrira itzuli zenean, zurien mendean zegoen Rhodesia eta Nyassalandiako Federazioaren aurkako kanpaina gidatu zuen. 1959ko matxinaden ondoren, koloniako agintari britainiarrek atxilotu egin zuten; Malawi Congress Party (Malawiko Batzarraren Alderdia) sortu zuen urte berean. 1960an askatu zuten, Nyassalandiako independentziaren trantsizioaldian laguntzeko.

1963an, gobernuaren buruzagitza bereganatu eta, 1964ko uztailaren 6an, Nyassalandia, Banda lehen ministro zuela, Commonwealtheko kide independente bilakatu zen Malawi izenarekin. 1966an, Malawi errepublika aldarrikatu eta presidente bilakatu zen Banda. 1970ean, bizitza guztirako luzatu zuen kargua. Haren politika diktatoriala izan zen, eta errepresioa erabili zuen oposizioaren aurka.

1967an Hegoafrikara hurbiltzen hasi zen, eta 1971n bera izan zen Hegoafrika ofizialki bisitatu zuen Afrikako lehen estatuburua. 1980ko hamarkadan gogorki gobernatu zuen, baina hurrengo hamarkadaren hasieran oposizioa eta Malawin giza eskubideak babesteko nazioarteko presioa areagotu egin ziren, eta 1994an, independentzia lortu zenetik Malawin egin ziren alderdi anitzeko lehen hauteskundeetan, lehendakaritza galdu zuen. Gobernatu zuen urteetan dirutza bereganatu zuen, 320 milioi dolar zenbatespenen arabera. Hegoafrikako ospital batean hil zen, 1997ko azaroaren 25an.[2]

Erreferentziak

  1. In Memoriam, When Nelson Mandela met Hastings Kamuzu Banda. malawipage.com (Noiz kontsultatua: 2019-6-27).
  2. Malawi profile. bbc.com (Noiz kontsultatua: 2019-6-27).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hastings Banda Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.