Hastings
Hastings Ingalaterra hegoaldean dagoen hiria eta metropolirik gabeko barrutia da, Ekialdeko Sussex konderrian. 84.000 biztanle inguru ditu, 2000ko erroldaren arabera.
Hastings | ||
---|---|---|
herria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-ekialdeko Ingalaterra | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Ekialdeko Sussex | |
Non-metropolitan county | East Sussex | |
Non-metropolitan district | Hastings | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 50°51′N 0°34′E | |
Azalera | 29.72 km² | |
Mugakideak | battle | |
Demografia | ||
Biztanleria | 91.053 (2011) | |
Dentsitatea | 3.063,69 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 01424 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Schwerte, Oudenaarde eta Dordrecht | |
hastings.gov.uk |
Historia
Historikoki ospetsua da Hastingseko guduagatik 1066an, non Gilen I.a Konkistatzaileak britainiar uharteak arrakastaz inbaditu zituen Normandiatik, Haroldo II.a Saxoia garaituz eta saxoiei boterea kenduz. Gaur egun, Hastings kostaldeko hiri turistikoa da, Brighton bezalako beste toki batzuen antzekoa.
Frantziako kostaldeetatik gertu zegoenez, toki hau, XVIII. mendean, kontrabandorako gune garrantzitsu bihurtu zen. XX. mendean nolabaiteko garrantzia hartu zuen arrantza-hiri gisa, mendearen bigarren erdian nabarmen behera egin baitzuen, eta, pixkanaka, turismoaren garrantzia handituz joan zen inguru horretan.