Hassan II.aren meskita
Hassan II.aren meskita (arabieraz: مسجد الحسن الثاني) Casablancan (Maroko) dagoen meskita erraldoi ospetsua da, munduko tenplu altuena: minaretean dauden laserrek 210 metrotara ailegatzen dira eta urrutitik ikus daitezke. Halaber, munduko bigarren handiena da, Mekaren atzetik. [1]Penintsula artifizial baten gainean eraikia dago, itsasoaren uraren gainean; horren arrazoia Koranen bertsikulo batean dago: «Alaren tronua uraren gainean zegoen».[2]
Hassan II.aren meskita | |
---|---|
مسجد الحسن الثاني | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Malta |
Maltako eskualdeak | Gozo Region (Ghawdex) |
Maltaren banaketa administratiboa | Victòria |
Koordenatuak | 64°35′35″N 3°40′17″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1993ko abuztuaren 30a |
Izenaren jatorria | Hassan II.a Marokokoa |
Erlijioa | islama |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Michel Pinseau (en) |
Estiloa | Moorish architecture (en) |
Webgune ofiziala | |
Historia
Kokapena Casablancan Hassan II.ak berak erabaki zuen, herrialdeko ekonomikoki hiri indartsuena nolabait bereizteko. Diseinua Michel Pinseau arkitekto frantsesarena da. Eraikuntza 1985eko uztailaren 12an hasi zen eta 1993ko abuztuaren 30ean inauguratu zuten. Eraikuntzan 2.500 pertsonek eta 10.000 artisauek hartu zuten parte. Artisauek sapaiak, zoluak, zutabeak eta apaingarriak egin zituzten horretarako egurra, mosaikoak, igeltsua, marmola... erabiliz. Obraren kostua 5.494 milioi dirhamekoa izan zen, 505 milioi euro inguru. Minareteren altura 210 metrokoa da. Meskitaren kanpo aldea 30.000 m²koa da.[3]
Eraikina
Meskitaren erabileretatik at, eraikinean 100.000 pertsona bildu daitezke: 80.000 patioan eta 25.000 otoitz aretoan. Halaber madrasa edo eskola koranikoa du, hitzaldi-aretoa, hammams, liburutegi espezializatuak, lur azpiko aparkalekua...[3]
Kritikak
Marokoko gizartearen sektore handiek megaproiektu hau kritikatu zuten. Kostuak oso handiak izan ziren eta obrak egiteko aurretik txabola-auzo bat ezabatu behar izan zen; kaltetuek horren truke ez zuten ezer jaso.
Erreferentziak
- .
- .
- .
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Meskitaren gaineko informazioa.
- (Ingelesez):Irudiak.
- (Gaztelaniaz):Bideoa Youtuben.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hassan II.aren meskita |