Hasperenen zubia
Hasperenen zubia (italieraz: Ponte dei Sospiri) Veneziako zubi ezagunena da. San Marko plazatik gertu, Veneziako Duke Jauregia eta garai bateko Piombi espetxea lotzen ditu, Rio Di Palazzo gainetik. Barroko estilokoa da. XVII. mendean Antonio Contin arkitektoak eraiki zuen.
Hasperenen zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Koordenatuak | 45°26′03″N 12°20′27″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1614 |
Izenaren jatorria | sigh (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Antonio Contin (en) |
Materiala(k) | harria |
Dimentsioak | 11 () m |
Gurutzatzen du | rio del Palazzo (en) |
Kondaira
Izena handik igarotzerakoan presoek egiten zituzten hasperen ondorioz dator. Antza, zubitik, askatasuna, zerua eta ura, azken aldian ikusten omen zuten. Zubiraino joateko "Ezkutuko ibilbidea" Duke Jauregiaren barrutik egin behar da. Zubi hau literatura erromantikoan sarritan azaldu da.
Beste Hasperenen zubiak
Munduan badira beste Hasperenen zubiak:
- Cambridgen, Ingalaterran: St. John's Collegen dago.
- Oxford, Ingalaterran ere bai: Hertford Collegen dago.
- Buenos Aires: Hau XIX. mendearen amaieran izan zen, desagertuta gaur egun.[1]
- San Miguel de Tucumán (Argentinan)
- Lima (Perun)
Erreferentziak
- .
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Zubiaren inguruko kondairak.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.