Hasier Etxeberria

Hasier Etxeberria Canales (Elgoibar, Gipuzkoa, 1957ko apirilaren 6a - 2017ko martxoaren 29a) euskal idazle, kazetari eta blogaria zen.[1]

Hasier Etxeberria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHasier Etxeberria Canales
JaiotzaElgoibar, 1957ko apirilaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Heriotza2017ko martxoaren 29a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaFelix Etxeberria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta telebista aurkezlea
Jasotako sariak
Genero artistikoakontakizun laburra
eleberria
Haur eta gazte literatura
antzerkia

Inguma: hasier-etxeberria-canales Literaturaren Zubitegia: 37
Artikulu hau Elgoibarko idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberria».

Lan ibilbidea

Kulturgintzarekin harreman estua izan zuen betidanik, eta euskarazko irakaslea izatetik Euskal Telebistako informazio-zerbitzuetako erredaktore izatera pasatu zen. Sautrela literatur programaz gain, FahrenheitEskamak kentzenBabel, Ez dago larrosarik kultur saioak eta gastronomiari buruzkoak Zopa haundi eta Lapikoka aurkeztu eta zuzendu zituen. Euskaldunak izeneko saio berezia ere gidatu zuen, denak ETB 1ean. ZuZeu albistariaren sortzailetako bat izan zen.[2][3]

Idazle ibilbidea

Hainbat literatur genero landu bazituen ere, ipuinlaritzat hartzen zuen bere burua, Karramarroaren aztarnak izanik autorearen hitzetan bere obrarik hoberenetarikoa.[4] Azken boladan, Hendaian bizi zen.[2]

Bere hitzen arabera, literaturara jo zuen Espainiako Polizia Nazionalarengandik jasandako tratuaren ondorioz: "(Idazlea izan) baino lehen, Hondarribian bizi nintzela, Espainiako Polizia Nazionalak Indautxuko komisaldegira eraman ninduen gau batez, enpresari bat bahitzen lagundu nuela eta. Gau beltza zinez, non igogailuek behegailuen izena hartu zuten, han denak egiten baitzuen zuloan behera, gora beharrean."[5] Lan honen emaitza Mugetan (1998) eleberria izan zen eta hurrengo urtetan hainbat nobela idatzi zituen IrunHiria Saria irabazi zuen Arrainak ura baino lana barne.[2]

Hala ere, bere burua betidanik izan du idazletzat, bederatzi urteren bueltan hasi bai zen ipuinak argitaratzen.[4][3] Haur eta Gazte Literaturan egindako lanek ipuingintza nabarmentzen duten zenbait sari ekarri zizkioten, hala nola, Bilintx Saria, Julne Azpeitia Saria edo Gabriel Aresti Saria besteak beste.[2]

Kazetaritza liburuak, gastronomia ardatz duten lanak eta artearen ingurukoak ere argitaratu zituen.[2]

Lanak

Narrazioa

Nobela

  • Mugetan (1988, Elkar): Berrargitalpen berritua: Elkarlanean, 1996
  • Arrainak ura baino (1999, Kutxa fundazioa): Berrargitalpena: Elkarlanean, 2000
  • Eulien bazka (2003, Susa)
  • Mutuaren hitzak (2005, Susa)
  • Iturrino Handia (2007, Susa)

Haur eta gazte literatura

Antzerkia

  • Antso erregea (2004, Egilea editore)

Sukaldaritza

  • Sukaliztegi partikularra (1996, Orain)
  • Erabateko sukaldea (1998, Ttarttalo): Julian Bereciartua eta Luis Irizarrekin elkarlanean.
  • Gipuzkoako Gastronomía-La Gastronomía de Gipuzkoa (2002, Gipuzkoako Kutxa): Martin Berasategirekin batera.
  • Sukaldean-1001 errezeta etxean egiteko (2004, Lur) : David de Jorgerekin elkarlanean.
  • Porca memoria: recuerdo de comida y bebida de un par de verracos (2006, RBA). David de Jorgerekin elkarlanean.

Elkarrizketa

Bilduma

Sariak eta errekonozimenduak

  • 1987. Bilintx, Haur eta Gazte literatura, Estatua baten historia lanari esker.
  • 1990. Imajina ezazu Euskadi, Ipuingintza.
  • 1992. Julene Azpeitia, Ipuingintza, Aukera profesionala lanari esker.
  • 1993. Rikardo Arregi Kazetaritza Saria.
  • 1997. Gabriel Aresti, Ipuingintza, Ipuin postmoderno bat egin diot nere buruari lanagatik.
  • 1999. Irun Hiria Saria, Literatura, Arrainak ura baino lanari esker.

Erreferentziak

  1. «literaturaren zubitegia - Hasier Etxeberria» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  2. «Etxeberria, Hasier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  3. Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  4. SALABERRIA, Urkiri. (2006-03-31). «Hasier Etxeberria. Idazlea: Nik beti pentsatu izan dut ipuingilea naizela» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).
  5. «Minbizia dut • ZUZEU» ZUZEU 2016-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-05-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.