Hasarazle
Hasarazlea erreakzio kimiko bat abiarazten duen eta erreaktiboetako bat ez den substantzia edo molekula da. Kate-polimerizazioetan usatzen dira, besteak bete[1].
Hasarazleak beroaren bidez edo erradiazio ikusgarri zein ultramorearen bidez aktiba daitezke. Bigarren multzokoei fotohasarazle esaten zaie.
Hasarazleek normalean lotura ahulak dituzte, hots, loturaren disoziazio-energia txikia izaten da.
Hasarazle-motak
Hasarazlea mota batekoa ala bestekoa izango da kate-polimerizazioaren izaeraren arabera. Hortaz, erradikal-polimerizazioetan hasarazlea erradikalarioa izango da eta ioi-polimerizaioetan, ioinikoa, anioia zein katioia[2][3].
Hasarazle ioionikoak
Anioi-polimerizazioan usatzen diren hasarazleak izaera basikoa dute, hala nola, alkohoxidoak, metal hidroxidoak, fosfina edo metil litioaren moduko organometalikoak.
Katioi-polimerizazioan, aitzitik, protoia izaten da hasarazle ohikoena. Protoi horren iturria alkoholak, ura edo azido klorhidrikoa izan daitezke eta, normalen, alumino kloruroaren gisako Lewis azido batekin asoziatuta baliatzen dira.
Haluroak
Haluroek nahikoa erraz pairatzen duten homolisia. Kloroak esaterako bi kloruro erradikal (Cl•) sortzen ditu argi ultramorearen eraginez. Alkanoak kloratzeko usatzen da.
Konposatu azoikoak
Konposatu azoikoak (R-N=N-R') bi erradikalen aitzindariak izan daiteke bai berotuz baita irradiatuz ere. Adibidez, azobisisobutironitriloak erreakzio hau pairatzen du:
![](../I/AIBN-radical-2D.png.webp)
Peroxido organikoak
Peroxido organikoek bi oxigenotan zentratutako bi erradikal ematen dituzte. Hauek ez-egonkorrak direnez egonkorrago diren bi karbonotan zentratutako erradikal bihurtzen dira. Adibidez, di-tert-butil peroxidoa bi tert-butoxi erradikal (t-BuO•) sortzen ditu, zeintzuk metil erradikal (CH3•) bihurtzen diren segidan azetona askatuz.
- (CH3)3COOC(CH3)3 → 2 (CH3)3CO•
- (CH3)3CO• → (CH3)2CO + CH3•
Peroxido ez-organikoak
Peroxido ez-organikoak organikoen moduan jokatzen dute. Adibidez, disoluzioan peroxidisulfatoa dizoziatu egiten da sulfato erradikalak formatuz. Estirenoa eta fluoroalkenoak polimerizatzeko baliatzen dira.
[O3SO–OSO3]2− ⇌ 2 [SO4]•−
Erreferentziak
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
- Elortza, Josemari & Iruin, J. J.. (1988). Kimika fisikoko makromolekularra. Ibarsusi ISBN 84-86967-01-5. PMC 907326689. (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
- (Gaztelaniaz) Areizaga, Javier; Cortázar, M. Milagros; Elortza, Jose M. & Iruin, Juan J.. (2002). Polímeros. Editorial Síntesis, 44-50 or. ISBN 84-9756-026-4..