Harzuri

Harzuria edo Alabastroa antzeko itxura duten zenbait mineral multzoa da. Kaltzio karbonato edo igeltsu harri barietate bat da (kaltzio sulfato hidratatua), forma trinkoan agertzen dena, selenita ez bezala, azken hau barietate zuntztsua baita. Alabastro izena, antzinako grezierazko αλάϐαστρος ("alabastros") hitzetik dator, heldulekurik gabeko ontzi bat izendatzen duena, harzuria heldulekurik gabeko lurrin ontziak egiteko erabiltzen baitzen.

Harzuriz eginiko burua, K. a. III. mendea. Louvre

Harzuria, igeltsu harria bezala, atzazalarekin marratzen da (1,5 eta 2 arteko gogortasuna Mohs eskalan). Bere kristalizazio sistema, monoklinikoa da. Bikor fineko igeltsu barietate hau, Espainiako harrobietatik, Ingalaterrakoetatik edo Toskanakoetatik ateratzen da. Harzuria, harri apaingarri bezala erabiltzen da. Bere biguntasunak, oso forma landuetan lantzea ahalbidetzen du. Uretan disolbagarria, ezin da kanpoan erabili.

Erabilera

Kaltzita, "antzinakoen harzuria", "Bibliaren harzuria" edo "Ekialdeko harzuria" da, ezagutzen diren lehen harzurizko objektuak, Ekialde Hurbiletik baitator. "Alabastra" izeneko lurrin edo ukendu ontzi txikiak egiteko oso bilatua, alabastra izena, harzuriaren beste izena den alabastro izenaren jatorria izan daiteke.

Kaltzita bloke bakar batean zizelkaturiko sarkofago bat, Londresko Sloane museoaren bilduman dago. Giovanni Battista Belzonik aurkitu zuen 1817an, Seti I.a faraoiaren hilobian, Tebasetik ez oso urruti, eta Sir John Sloanek erosi zuen, arrakastarik gabe, British Museumari proposatu ondoren. Harria, Tebasetik gertu ateratzen zen, greziarrek, Psinaula edo Alabastron bezala berrizendatu zuten hirian.

Harzuria, ontzi kanopo egiptoarrak eta beste ontzi sakratu eta hil ontzi batzuk egiteko erabiltzen zen.

Beste erabilera batzuk

Harzuria leiho erromanikoetan, Fiteroko monasterioan.

Xafla finetan moztua, harzuria, leiho txikietan "kristal" bezala erabili ahal izateko moduko bezain gardena da. Honela erabili zen, hain zuzen ere, Erdi Aroko eliza batzuetan, bereziki Italian. Berrikiago, harzuria erabili zen barra-barra Los Angeleseko Andre Maria katedralerako, 2002an sagaratua. Hozte gailu berezi batek, panelak, beroaren eraginpean opako bihurtzea eragozten du.

Harzuria preziatua izatea eragiten duten ezaugarrietako bat, zeharrargitsua izatea da. Ebroren Haraneko elizek, Espainian, kristalen ordez, harzurizko xaflak zituzten. Material honen biguntasunak, atzazalarekin ere landu ahal izatea ahalbidetzen du.

Argiztapenari dagokionez, plafoi eta tulipak ere eraikitzen dira harzuriarekin, hauek brontzezko argi armiarmen zati direlarik.

Harzuriaren ateratzea

Harzuriaren ateratze mundialaren zati handi bat, Aragoin egiten da, Ebroren Haranean. Quinto, Fuentes de Ebro, Azaila eta Albalate del Arzobispo bezalako herrietan. Esplotazioa, harrobi bidez egiten da, paisaia suntsitu eta ingurugiroan kalte handia sortuz, berritzea ez baita batere erraza halako toki idor batean. Uretan oso disolbagarria denez, erliebea, oso erraz higatzen da. Landutako ataletan ez ezik, bloke landugabeetan ere asko esportatzen da, Asian eta herrialde arabiarretan oso estimatua den jade faltsua egiteko, gogortu eta kolore ezberdinetan tindatzen duen prozedura baten bidez.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.