Hartmut Michel
Hartmut Michel (Ludwigsburg, 1948ko uztailaren 18a) alemaniar biokimikaria da.
Hartmut Michel | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ludwigsburg, 1948ko uztailaren 18a (75 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tübingengo Unibertsitatea Würzburgeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria eta kimikaria |
Enplegatzailea(k) | Tübingengo Unibertsitatea Max Planck Institute for Biophysics (en) ![]() Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea Max Planck Institute of Biochemistry (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Berlin-Brandenburg Academy of Sciences and Humanities (en) ![]() North Rhine-Westphalia Academy for Sciences and Arts (en) ![]() Txinako Zientzien Akademia Göttingengo Zientzien Akademia European Molecular Biology Organization (en) ![]() Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Academia Europaea (en) ![]() |
biophys.mpg.de… |
Kimikako Nobel saria jaso zuen 1988an, Johann Deisenhofer eta Robert Huberrekin batera, fotosintesiaren barne funtzionamendua azaltzeagatik. Michel Hartmut Ludwigsburgen jaio zen, Alemanian. Würzburgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Biokimikako Max Planck Institutuan lan egin zuen gero. 1987. urtetik aurrera Frankfurteko Biofisika Institutuko saileko buruzagi izan zen. 1987-1982 bitartean egin zituen ikerketetan proteinak bakartzeko eta kristaltzeko moduak aztertu zituen. Lan horietan oinarrituta, eta X izpien difrakzioaz baliatuz, proteina eratzen duten atomoak zehaztu ahal izan zituzten –proteinaren egitura, alegia, hiru dimentsiokoa–, eta hori oso lagungarria gertatu zen fotosintesi prozesua hobeto ezagutzeko.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak