Harry Boland
Harry Boland (1887ko apirilaren 27a, Dublin, Phibsboro – 1922ko abuztuaren 1a, Dublin), irlandar errepublikar politikari eta ekintzaile bat izan zen.
Irlandar Anaitasun Errepublikarreko kidea zela 1916ko Pazko Matxinadan parte hatu zuen. Futbol gaeliko epailea ere izan zen.
1918ko Irlandako Hauteskunde Orokorretan Sinn Fein alderditik Roscommon hautets-barrutiko ordezkari hautatua izan zen, eta Erresuma Batuko Komunen Ganberan nahiz Irlandako Parlamentuan eserleku bana bereganatu zituen.
Irlandako Independentzia Gerran Michael Collins bere lagunmin eta buruzagiaren kolaboratzaile estua izan zen, baina behin Anglo-irlandar Ituna sinatu zenean, Ituna eta Irlandako banaketaren aurkako aldearekin lerrokatu eta Irlandako Gerra Zibilan borrokaldi batean Irlandako Estatu Askeko Armadako soldaduek hila izan zen.
Zinema
Michael Collins (1996) filmean Aidan Quinn irlandar-estatubatuar aktoreak antzeztu zuen.
Kanpo estekak
Artikulu hau Irlandako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |