Harry Belafonte
Harold George Harry Belafonte (Harlem, New York, 1927ko martxoaren 1a - Manhattan, New York, 2023ko apirilaren 25a) estatubatuar abeslari, aktore eta Giza Eskubideen aldeko borrokalaria izan zen.
Harry Belafonte | |||
---|---|---|---|
(2011) | |||
1987 - 2023 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Harold George Bellanfanti | ||
Jaiotza | Harlem eta New York, 1927ko martxoaren 1a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Jamaika | ||
Bizilekua | Upper West Side | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Upper West Side eta New York, 2023ko apirilaren 25a (96 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Wolmer's Schools (en) George Washington Educational Campus (en) New School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abeslaria, aktorea, animatzailea, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, bakearen aldeko aktibista, estudioko musikaria, kantugilea, telebista-aktorea, zinema ekoizlea, executive producer (en) , dantzaria, militante politikoa, antzerki aktorea eta zinema aktorea | ||
Altuera | 1,82 metro | ||
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Enplegatzailea(k) | Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Sir Lancelot | ||
Kidetza | Mayoral Advisory Commission on City Art, Monuments, and Markers (en) The Sanders Institute (en) | ||
Izengoitia(k) | Raymond Bell | ||
Genero artistikoa | Kalipsoa pop musika herri-kanta world musica | ||
Ahots mota | baritonoa | ||
Musika instrumentua | ahotsa | ||
Diskoetxea | Jubilee Records RCA Victor | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada | ||
Gradua | itsasgizon | ||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||
|
Bizitza
Arte dramatikoa ikasi zuen Dramatic Workshop eskolan, eta Tony sari bat irabazi zuen 1953an John Murray Anderson´s Almanac obran egindako lanagatik. 1956an, Calypso diskoa grabatu zuen, eta milioi bat kopia saldu zituen: kopuru hori saltzea lortu zuen lehen abeslaria izan zen. Folk musika egin zuen batez ere, eta erritmo etnikoen aitzindaria izan zen. Banana boat song (Day-O izenaz ezagunagoa) eta Farewell Jamaica haren kantarik ospetsuenak dira. Aktore gisa, zenbait filmetan parte hartu zuen, hala nola Bright Road (1953) eta Carmen Jones (1954) filmetan. Afrikako gosearen kontrako We Are the World diskoan abestu zuen, eta Grammy saria jaso zuen 1985ean lan horrengatik. 1987an, UNICEFen enbaxadore izendatu zuten. Gainera, apartheidaren kontrako disko bat grabatu zuen: Paradise in Ganzankulu (1988).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harry Belafonte |
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |