Harrobi
Harrobia aire zabaleko meatzea da, harri industrialak, apaingarriak edo agregakinak ateratzeko erabiltzen dena. Haitzurdina, granitoa, kareharria, hareharria eta arbela dira harrobietatik erauzten diren harririk garrantzitsuenak. Inpaktu larriak eragin ditzakete ingurumenean, paisaian eta bizi-kalitatean. Izan ere, topografia, landaredia eta dinamika hidrologikoa eraldatzeaz gain, zarata eta hautsaldi handiak sorrarazten dituzte.[1]
Erreferentziak
- Canteras. evren.es (Noiz kontsultatua: 2019-1-31).
Kanpo estekak
- Markinako harrobia eta marmol preziatua, Teknopolis, eitb.eus
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.