Harrikatz bituminoso
Harrikatz bituminosoa % 70-90 karbono-edukia duen harrikatz mota da, hots lignitoaren eta antrazitaren artekoa.[1] Beltza edo arre iluna izaten da, askotan zerrenda distiratsuekin, eta 25-31 MJ/kg inguruko berotze-ahalmena du. Energia termoelektrikoa sortzeko (zentral termikoetan, batez ere) eta kokea ekoizteko erabiltzen da. Harrikatz motarik ugariena da.[2]
Erreferentziak
- Harrikatz bituminoso. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-6-19).
- Bituminous Coal. energy.about.com (Noiz kontsultatua: 2023-6-19).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.