Harribeltza
Harribeltza, Hiesaren aurkako elkartea, Oiartzunen 1994an sortu zen elkarte bat da, hiesak eragindako egoeraz kezkatutako gaixo eta lagunen artean sortua. Talde lokala izatetik, urteekin aktibismo hedatuago bat egitera igaro dira[1].
Harribeltza | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Interes-taldea eta disability rights organization (en) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | HIV/AIDS activism (en) |
Historia | |
Sorrera | 1994 |
webgune ofiziala |
1990eko hamarkadan Osakidetzak bideratu ezin zuen osasun alderdi bat nabarmentzen ari zen seropositibo (GIB birusarekin bizi direnak) eta hiesdunen artean, alderdi psikologiko eta emozionala; eta horri arreta eskaini zion Harribeltzak.
21. mendean, hiesaren transmisio eta prebentzioaz informatzen jarraitzen du, GIB eta hiesarekin bizi diren pertsonen bizitza-kalitatearen alde egiten du, eta seropositibo izateak suposatzen duenaz informatzen dute, errespetuzko jarrerak bideratzeko.
Erreferentziak
- «ELKARTEA» HarriBeltza Hiesaren aurkako Elkartea (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.