Harri-kartoi

Harri-kartoia da papera edo kartoia igeltsu eta olio lehortzailearekin nahastuz eginiko orea, zurruntasun handiko objektuak moldatzea ahalbidetzen duena[1]. Antzerki eta filmetako atal eta atrezzoetarako ere erabiltzen da, baita ere Valentziako Falletako jaietan ninot ezagunak egiteko.

Urjauzia harri-kartoizko egitura batean.

Harri-kartoi gogorragoak erabiltzen dira halaber jolas-parke askotako gezurrezko formazio geologikoak egiteko.

Euskarazko hiztegiek harri-kartoi forma hobesten dute[1][2], baina Egungo Euskararen Hiztegian ikusten den erabilera errealean[3], ohikoagoak dirudite kartoi-harri eta kartoiharri formek. Hedaduraz, terminoak faltsutasun agerikoa ere esan nahi du, atrezzo merkeetan igarri egiten denez harri-kartoiaren faltsutasuna. Esate baterako: "Zure aurpegiak kartoiharrizko mozorro zuria dirudiela...", idatzi izan du Joseba Sarrionandiak[4].

Erreferentziak

  1. «Kartoi» Harluxet Hiztegia.
  2. «harri-kartoi - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
  3. «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).
  4. Sarrionandia, Joseba, 1958-. (). Lagun izoztua. Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa, 362 or. ISBN 848331794X. PMC 50183667. (Noiz kontsultatua: 2019-05-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.