Harresiez kanpoko kaputxinoen komentua (Iruñea)
Harresiez kanpoko kaputxinoen komentua kaputxinoen ordenako fraideen komentua da, Iruñean dagoena; bertako eliza San Pedro parrokia da. Nafarroako hiriburuan kaputxinoen ordenak dituen bi elizetako bat da; bestea Bigarren Zabalguneko San Antonio eliza da. Alboan dago Adoaingo Aita Estebanen monumentua (1980, Jose Ulibarrena), Esteban Adoain (1828-1880) nafar misiolari kaputxinoaren omenez egindakoa.
Harresiez kanpoko kaputxinoen komentua | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Harresiez kanpoko kaputxinoen komentuaren aurrealdea. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′50″N 1°38′26″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1606 |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-212 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
212 | |
|
Kokalekua
Arga ibaiaren ertzean dago, Marcelo Zelaieta etorbidea, Errotazar kalea, Ostoki kalea eta Atarrabia etorbideak bat giten duten biribilgunean, hain zuzen ere, Iruñeko Arrotxapea eta Txantrea auzoen eta Antsoain udalerriaren arteko mugan.
Historia
1606n komentua hirigunetik kanpo eta Iruñeko harresietatik haratagoko lursailean eraiki izanari zor dio izena. Mende luzez Gabriel Amasa Patronatuak kudeatu zuen.
XX. mendearen lehen erdian eremuaren urbanizazio eta etxebizitzen eraikitzearekin batera komentuak bere baratza ederra galdu zuen. 1951ko apirilaren 17an ordurarteko komentuko fraideen eliza zena auzotarrentzako San Pedro parrokia bilakatu zen.
1998-2000 artean eraikina zaharberritua izan zen. 1999ko maiatzaren 26an eraldaketa sakonen ondoren Nafarroako Gobernuak jabetza Probintziari eman zion.
- Aurrealdea.