Harraska

[[Fitxategi:Tiskiallas.jpg|thumb|alt={{PD-Art|250px|Altzairu herdoilgaitzezko harraska.]] Harraska, sukaltarri, txurrutarri edo dala sukaldean, janaldi bakoitzaren ondoren, harrikoa egiteko erabiltzen den tokia da. Gaur egungo sukaldeetan portzelanazko edo altzairu herdoilgaitzezkoa izan ohi da, beste material batzuekin ere egiten den arren. Adibidez, esmaltedun altzairua, zeramika, haitzurdina, gresa edo konpositearekin. Txorrota bat izaten du, eta bertatik irteten da harrikoa egiteko ura. Bi zatitan banatuta dago: bata, garbitzeko erabiltzen dena, eta bestea lehortzeko. Baina azken hau gero eta sukalde gehiagotan desagertu da.

Ikus, gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.