Harpiak

Harpiak[1] (sing. harpia, antzinako grezieraz: ἅρπυια, harpyia, hárpyi̯a ahoskatua; latinez: harpȳia) greziar mitologiako pertsonaiak dira, Taumasen eta Elektraren alabetako bakoitza. Demonio hegalariak ziren Harpiak; hegoak, atzapar zorrotzak eta emakume gorputzak zituzten. Haizearen izpirituak omen ziren, eta haurrak eta arimak harrapatzen zituzten; haizearen jainko Zefiroren maitaleak ziren. Bi zaldi parez erditu zirela dio elezaharrak; Akilesena izan zen zaldi pare bat, eta Dioskuroena bestea.

Erdi Aroko Harpiaren errepresentazioa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.