Harmonia (musika)
Harmonia akordeen egituraz, konbinazioaz eta haien arteko harremanaz diharduen teoria eta praktika da. Antzinako organum-a da harmoniaren eta kontrapuntuaren jakintzaren jatorria. Kontrapuntua zenbait doinuren denboran zeharreko garapenari dagokio eta harmonia zenbait notaren aldi bereko konbinazioari. Rameauk eman zuen harmoniaren lehen teoria, baina ordutik aldaketa ugari jasan ditu.
- Artikulu hau teoria musikalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Harmonia».
Etimologia
Harmonia hitza antzinako grezieratik dator, ἁρμονία (Harmonia jainkosa), "akordioa, bat-etortzea" esan nahi duena[1], eta hau ἁρμόζω aditzetik (ederra): "doitu, zerbaitekin lotu". Hala ere, terminoa ez zen erabili harmonia polifonikoaren gaur egungo zentzuan, izan ere polifonia ez zen sartu Mendebaldeko kulturan Erdi Aroak aurrera egin arte.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-5-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
- (Ingelesez) Dahlhaus, Carl: Studies in the Origin of Harmonic Tonality. Princeton University Press, 2014.
- Nettles, Barrie & Graf, Richard: The Chord Scale Theory and Jazz Harmony. Advance Music, 1997.
- (Ingelesez) Persichetti, Vincent: Twentieth Century Harmony. Faber, 1952. Armonía del siglo XX. Real Musical, 1985.
- (Ingelesez) Piston, Walter: Harmony. W. W. Norton, 1941. Armonía. Labor, 1987.
- (Gaztelaniaz) Sanz, Josep: Armonía I. La práctica armónica en los períodos barroco y clásico. Altri Canti di Marte, 2012.
- (Ingelesez) Schoenberg, Arnold: Theory of Harmony. University of California Press, 1983 [1948]. Tratado de armonía. Real Musical, 1974.
- (Ingelesez) Schoenberg, Arnold: Structural Functions of Harmony. W. W. Norton, 1954. Funciones estructurales de la armonía. Labor, 1993.
- (Ingelesez) Van der Merwe, Peter: Origins of the Popular Style: The Antecedents of Twentieth-Century Popular Music. Clarendon Press, 1989.
- Zamacois, Joaquín: Tratado de Armonía. Labor, 1945.
- (Gaztelaniaz) Saavedra, Rafael, Barreto, Ignacio: El Análisis Armónico. Caracas: Consejo Nacional de la Cultura (CONAC), 1995, 198 p. ISBN 978-980-6361-22-5
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.