Harlequin FC

Harlequin FC edo Quins (izen ofiziala, Harlequin Football Club) Ingalaterrako Londres hiriburuan sorturiko errugbi talde bat da. Ingalaterrako errugbi txapelketan jokatu ohi du.

Harlequin FC
Izen osoaHarlequin Football Club
HiriaIngalaterra Londres, Ingalaterra
Sorrera1866
Kirol zelaiaTwickenham Stoop
(Edukiera: 14.816)
PresidenteaDavid Morgan
EntrenatzaileaZeelanda Berria Tabai Matson
LigaIngalaterrako Liga
2022-236.a
Webguneawww.quins.co.uk
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
London Waspsen aurkako partida.

Historia

1866an Hampstead Football Club sortu zuten Londres iparraldeko Eton and Middlesex Tavern pubean baina hurrengo urtean zuzendaritza taldearen arteko desadostasunen ondorioz taldea bitan banatu zen eta Wasps FC sortu zen. Hampsteaden izena aldatu beharra izan zuten eta HFC hizkiak errespetatzeko Harlequin Football Club izena hartu zuten.

1991eko Munduko Errugbi Txapelketako finalean taldeko zortzi jokalari aritu ziren, inoiz talde batek izan duen presentziarik handiena, zazpi Ingalaterrarekin jokatzen eta zortzigarrena Australiarekin. 1996an Heineken Kopa abiatzearekin batera Europako taldeak profesionalizatu egin ziren.

Ez du heinekekn Kopako finalik jokatu baina Europako bigarren txapelketa kontsideratzen den European Challenge Cup gehien irabazi dituen taldea da. 2009an odol tranfusioen auzian nahasturik egon zen taldea, Bloodgate izena eman zitzaion auziari. Ordutik aurrera zikindutako izena berreskuratzeko lanetan aritu da eta hainbat titulu lortu ditu gainera, azkena 2021eko Liga.

Lorpenak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.