Harlem
Harlem New Yorkeko (AEB) auzunea da, Manhattango barrutian dagoena. Afroamerikarren ghettoa izan da historikoki, eta latinoamerikarren kontzentrazio handia ere badago "Spanish Harlem" delako zonalde txikiagoan.
Harlem | |
---|---|
neighborhood in Manhattan (en) ![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | ![]() |
Borough | Manhattan |
Posta kodea | 10026 eta 10039 |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°48′33″N 73°56′54″W |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 10.03 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 363.633 (2010)![]() |
Dentsitatea | 36.254,54 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1653 |
Izena ipini zioten Haarlem hiri herbeheretarraren atzetik.
Historia
Harlemen XIX. mendean nagusiki judutarrak eta italoamerikarrak bizi ziren, baina afroamerikarrak kopuru handitan hasi ziren iristen 1920 eta 1930eko hamarkadetan "Migrazio Handian" XX. mendean. Hamarkada haietan, Central eta West Harlem "Harlem Renaissance" izeneko mugimenduaren erdigunea izan ziren, afroamerikar kulturakoa. Langabeziaren eragina handia izan zen, Depresio Handia eta gerra osteko desindustrializazioaren ondorioz, pobrezia eta krimen mailak areagotzeko.
Musika
Gospel
Gospel musika eliza protestante afroamerikarretan garatu zen bereziki 1930eko hamarkadatik aurrera, eta Harlem izan zen korronte honen garapen leku nagusietakoa AEBetan.