Hareharri
Hareharria edo harri mimarria hareaz eta pikor txikiko materialez osatutako arroka sedimentario detritiko bat da Psamiten taldekoa. Lutiten ondoren lurrazalean dagoen arroka sedimentario ugariena da.
Hareharri | |||
Arroka sedimentarioa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kuartzo Feldespatoak Mikak Bioklastoak | ||
Dentsitatea | 2,323 [1] g/cm3 |
Ezaugarriak
Bere mineralogian, batez ere kuartzoa eta feldespatoa dago, hau da, granitoetako pikor berdinak, hau baita lurrazalean dagoen arrokarik ugariena.
Harea bezala, hareharriak kolore ezberdinak izan ditzake, baina nagusienak beix, marroia, horia, gorria, grisa eta zuria dira. Hareharriak askotan hegi handiak sortzen dituenez euren koloreak batzuetan agertzen den eskualdearekin izendatua izan da.
Diagenesi prozesuan pikorrak trinkotu egiten dira eta beren arteko poroak kaltzio silikato edo karbonatoz betetzen dira, harriari sendotasuna emateko. Honi zementua edo matriza esaten zaio. Batzuetan poro horiek ur kantitate handiak bil ditzakete euren barruan eta akuiferoak sortzen dituzte. Beste batzuetan petrolioz betetzen dira.
Hareharri motak
Bi motatako hareharriak aurkitzen dira. Graubakak %5-15 arteko matriza dauka eta kuartzoarenitak (edo Ortokuartzitak) %5 baino gutxiagokoa.
Arro sedimentarioak
Hareharria sortzen deneko arro sedimentarioak oso ugariak dira.
- Lur ingurunean:
- Ibaiak
- Lautada alubialak
- Glaziarren sandurrak
- Aintzirak
- Basamortuak (dunak eta ergak)
- Ingurune urtarrean:
- Deltak eta estuarioak
- Hondartzak
- Marearteko zonak
- Turbiditak
Erabilerak
Hareharri batzuk egonkorrak dira euriaren eta klimaren enbaten aurrean, baina lantzeko errazak dira. Hori dela eta eraikuntzan askotan erabiltzen den materiala da. Era berean, pikorrek duten gogortasuna dela eta askotan erabiltzen da xehatzeko harriak egiteko, eta lanabesak zorrozteko.
Iruditegiak
- Hareharria.
- Hareharria.
- Castildetierra, Bardean.
- Victoria Eugenia Antzokia, Donostiako eraikin ugari bezala, hareharriz eraikia dago.