Harausta

Harausta (ofizialki frantsesez: La Négresse) Biarrizko hego-ekialdean dagoen auzoa da, RN-10 errepidetik hurbil dagoena, eta SNCF geltokia duena.

Harausta
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Lapurdi
UdalerriaBiarritz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°27′29″N 1°32′33″W
Garaiera74 metro
Demografia

Toponimia

Auzunearen euskarazko izena Harausta da, eta izen hori bera zuen egun Marion deritzon aintzirak.[1] Gaur egun ere, auzunean bada Harausta izeneko kale bat.[2]

Frantsesezko gaur egungo izenak (La Négresse) XIX. mendearen hasieran du jatorria: Harausta auzunean ostatu bat zuen andre oso beltzaran bati Napoleonen armadako soldaduek jarritako ezizenetik dator. Denbora batez, jatorrizko euskal toponimoa eta asmatu berri hori sinonimotzat erabiltzen zituzten frantses hiztunek, baina XX. mendearen hasieraz geroztik frantsesez La Négresse da erabili ohi den izen bakarra.[1]

Historia

Lehen Inperioaren bukaera

Donostia eta Iruñea konkistatu ondoren, Wellingtonek bere armada Larrunen kokatu zuen, handik Arbona, Arrangoitze, Basusarri eta Errobiren arroa konkistatzeko. 1813ko abenduaren 9an, Arrangoitze eta Harausta inguruan borrokatu ziren.[3]

Belle Époque

Trenbidea 1862an heldu zen Biarritza. Baionatik zetorren trenbideak auzoan izan zuen geltokia, 1911an Compagnie du Midik erdigunera mugitu zuena. Lehen omnibus bat zegoen erdigunera.[4]

Hannoverko Erresumaren azken erregearen alaba Frederika, bertako Mouriscot Etxean bizi eta hil zen, artistez inguratuta.[4]

Industria

XX. mendeko hasieran, auzoan urtero 30 tona antxoa baino gehiago gatzatzen zuen lantegia jarri zuten.[4]

Antzinako ehundegien eraikinean,[5] egun Surf Session aldizkariaren egoitza dago. Arrangoitzera doan Luis Mariano karrikan dago.

Geografia

Muriskot (okzitanieraz Moriscot, frantsesez Mouriscot)[6][7] eta Marion[8] aintzirak auzoan daude, XIX. mendeaz geroztik kutsatuta daudenak. Muriskoten urak Ilbarritzeko hondartzatik itsasoratzen dira.

Ekipamenduak

Garraiobideak

Auzoa Angelu eta Bidarte arteko RN-10 biaduktuak zeharkatua da, iparraldean Miarritze-Angelu-Baionako aireportua eta hegoaldean A-63 autobidearen 4 dituena.

Biarrizko geltokian TGV zerbitzuak daude.

Hezkuntza
  • Victor Duruy haur eskola
  • Villa Fal ikastetxea
Erlijioa
  • Santa Teresa eliza
Kulturalak
  • L'Atabal kontzertu aretoa.

Galeria

Erreferentziak

  1. Hector Iglesias. (2000). Noms de lieux de la paroisse de Biarritz. , 9-10 eta 16-17 or..
  2. Les noms des rues de Biarritz.
  3. Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques. Arthaud, 192 or. ISBN 2-7003-0038-6..
  4. Chauvirey, Marie-France. (1994). La vie d'autrefois en Pays basque. Luçon: Sud Ouest ISBN 2-87901-219-8..
  5. Salquain, Philippe. (2000). Autrefois Biarritz. Biarritz: Éditions Atlantica ISBN 2-84394-265-9..
  6. «Le lac Mouriscot», Biarrizko Udala.
  7. «Mouriscot», Auñamendi Entziklopedia.
  8. «Le lac Marion», Biarrizko Udala.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.