Haran Berria Proiektua
Haran Berria Proiektua, Toshka Proiektua edo Toshka Kanala Nasser aintziratik Egiptoko Mendebaldeko Basamortua ureztatzeko eraikitzen ari den proiektu erraldoiari ematen zaion izena da. 1997an Egiptoko gobernuak erabaki zuen haran berria eraikitzea; gaur egungo Niloko harana litzateke haran zaharra. Egiptok duen populazio hazkunde eta dentsitate handiari erantzun bat emateko proiektua da.
Kanala Toshka badiatik iparraldera hasten da, eta Darb el-Arbe'ieneraino mendebalderantz hedatuko litzateke; hortik Baris oasiseraino, 310 kilometro eginez. 2012an 60 kilometro falta ziren horraino iristeko. 2005eko martxoan Mubarak Punpatzeko Estazioa ireki zen, proiektu honen parte zentrala. Aintziratik ura punpatzen du, eta 2.340 kilometro koadro basamortu nekazaritza eremu bilakatzea da helburua. Abdel Fattah el-Sisi presidenteak proiektua berriro martxan jarri zuen. Lurrak doan ematen zaizkie unibertsitateko graduatuei, akre bat bakoitzari, Bizitza Luzea Egiptorentzat Funtsa erabilita.
Arazoak aurreikusten dira Mendebaldeko basamortuak duen gazitasun maila dela eta, akuiferoak kutsatu ahal dituenak eta irrigazioaren ondorioz ura ez-edankor bilakatu. Lurrak dituen mineralek ere ureztatze sistemak izorratzen dituzte.
Proiektu honen albo-kaltez, Toshka lakuak sortu dira.