Harald V.a Norvegiakoa

Harald V.a (1937ko otsailaren 21a - ) Norvegiako egungo erregea da, 1991ko urtarrilaren 17tik. Olaf IV.aren ondoren (1370ean jaioa), Norvegian bertan jaiotako lehen erregea da. Estatu buru izateaz gain, Norvegiako Elizaren eta Norvegiako Armadaren burua ere bada.

Harald V.a Norvegiakoa

(2021)

Norvegiako monarka

1991ko urtarrilaren 17a -
Olaf V.a Norvegiakoa

Norvegiako crown prince (en) Itzuli

1957ko irailaren 21a - 1991ko urtarrilaren 17a
Bizitza
JaiotzaSkaugum (en) Itzuli, 1937ko otsailaren 21a (87 urte)
Herrialdea Norvegia
Familia
AitaOlaf V.a Norvegiakoa
AmaMarta Suediakoa
Ezkontidea(k)Sonia Norvegiakoa  (1968ko abuztuaren 29a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Glücksburg (Norway) (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaOslo Cathedral School (en) Itzuli
(1952 - 1955)
Osloko Unibertsitatea
(1955 - 1955)
Befalsskolen for kavaleriet (en) Itzuli
(1955 - 1956)
Norwegian Military Academy (en) Itzuli
(1957 - 1959)
Balliol College
(1960 - 1962) : gizarte-zientzia, ekonomia, historia
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta aristokrata
Pisua90 kilogramo
Altuera186 zentimetro
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraNorwegian Army (en) Itzuli
Graduajeneral
jeneral
amiral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNorvegiako Eliza
Luteranismoa

IMDB: nm0454379 Olympic.org: h-r-h-crown-prince-harald Edit the value on Wikidata

Olaf V.aren eta Marta Suediakoaren semea, Akershuseko jauregian jaio zen, bere aitona Haakon VII.a errege zela. Bere aita printze oinordekoa zen, eta arreba nagusi bi zituen: Ragnhild eta Astrid printzesak. Garai hartan Norvegiako errege familia Lege Salikoaren menpe zegoenez, emakumeek ezin zuten erregetza hartu, eta, ondorioz, bere aitaren ondorengo bezala hezi zuten.

1940an, Alemania Naziak Norvegia erasotzean, familiak ihes egin behar izan zuen bere egoitzatik. Haakon erregea eta Olaf printze oinordekoa Norvegiako iparraldean babestu ziren, eta Marta printzesak bere hiru seme-alabekin Suediara ihes egin zuen. Ostean, Estatu Batuetara joan ziren, eta Washingtonen bizi izan ziren gerra bukatu arte. Bien bitartean, erregea eta printze oinordekoa, Norvegiako erbesteko gobernuarekin batera, Londresen izan ziren. 1945ean, gerra amaitzean, itzuli ziren guztiak Norvegiara.

1958 otsailaren 21ean Konstituzioari zin egin zion printze oinordeko gisa, eta bere aitaren bidaia batzuetan erregeorde zereginak bete zituen. 1968ko abuztuaren 29an Sonja Haraldsenekin ezkondu zen Osloko katedralean. Ezkontza horrek eztabaida sortu zuen, emaztegaia ez zelako inongo errege etxe edo familia nobletakoa. Ezkontza horretatik bi seme-alaba jaio dira: Marta Luisa printzesa eta Haakon printze oinordekoa.

1991ko urtarrilaren 17an izendatu zuen errege, bere aita hiltzean. Ordutik, errege zereginak bete ditu, tartean ostiraleroko gobernu bileraren buru izan, gobernuburua izendatu, agintariekin bilerak izan, etab.

2003an puxikako minbizia diagnostikatu ondoren, operatu egin zuten. 2005ean bihotzeko operazio batzuk izan zituen. Horien guztien ondorioz, bere semeak bete behar izan du, tarte batzuetan, erregeorde postua. Eginbeharrak murriztu egin ditu ordutik, baina, dena den, ostiraleroko ministro kontseiluan parte hartzen eta funtzio konstituzionalak betetzen jarraitzen du.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harald V.a Norvegiakoa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.