Harald III.a Norvegiakoa

Harald III. Norvegiakoa, Harald III.a Sigurdsson (antzinako eskandinavieraz: Haraldr Sigurðarson) edo Harald III.a Haardrade (1015 1066ko irailaren 25a) 1047-1066 bitartean Norvegiako erregea izan zen, Magnus I.aren ondorengoa. Harald Hardrada, Harald Hardraade edo Harald Haarderade ere deitua izan bazen ere (ezizen honek Gupidagabea edo Ankerra esan nahi du), behin tronura igo eta gero Esku Gogordun Erregea ezizenaz ere ezaguna egin zen.

Harald III.a Norvegiakoa

errege

Bizitza
JaiotzaRingerike, 1015 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaKingdom of Norway
HeriotzaStamford Bridge (en) Itzuli, 1066ko irailaren 25a (50/51 urte)
Hobiratze lekuaTrondheim
Helgeseter Priory (en) Itzuli
Familia
AitaSigurd Syr
AmaÅsta Gudbrandsdatter
Ezkontidea(k)Elisiv of Kyiv (en) Itzuli  (1045, 1045 (egutegi gregorianoa) -  1066ko irailaren 25a)
Tora Torbergsdatter (en) Itzuli  (1048 -  1066ko irailaren 25a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHardrada dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, agintaria eta militarra
Enplegatzailea(k)Baregoen Guardia  (1033, 1034 -  1042)
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakStamford Bridgeko gudua
Battle of Olivento (en) Itzuli
Battle of Montemaggiore (en) Itzuli
Battle of Ostrovo (en) Itzuli
Battle of Niså (en) Itzuli
Battle of Stiklestad (en) Itzuli
Battle of Fulford (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 9503940 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroa eta atzerriratzea

1015an jaioa, 1030an 15 urte besterik ez zituenean Stiklestadeko guduan Olaf II.arekin batera daniarren aurka borrokatu zen (Hardrafa azken errege horren anaiorde gazteena zen), errege hau Danimarkaren laguntza zuten norvegiar matxinatuen aurka borrokatuz hil zen.

Borroka honetan Harald bera ere larriki zauriturik suertatu zen eta indarberritu ostean Sortaldeko lurraldetara ihes egin zuen, hauetan zehar 14 urtez bidaiatu zuelarik, denbora bere buruan antolatutako inperio bat sortzeko ideia zeramakielarik. Errusian zehar ibili eta 1035an Konstantinoplara ailegatu zen, han Sortaldeko gudarostean zerbitzatu eta Bizantziar Inperioan Zoe Porfirogeneta enperatrizaren Varegar Goardiako kide bilakatu zen, Mediterraneoan zehar bere balentria handien inguruko kondaira entzutetsua bat laga zuelarik: 18 gudutan parte hartu zuen, Anatolia eta Sizilian Jurgi Maniakes jeneralaren agindupean musulmanen aurka borrokatu zen, eta baita Italiako hegoaldean eta Bulgarian ere. Varegar Goardiako egonaldian Akolouthos (grekerako ἀκόλουθος, "jarraitzaile" edo "laguntzaile"; "Akolito" titulua Goardiako komandateari eman ohi zitzaion) titulua bereganatu zuen, baina kargu honek gutxi iraun zion, enperadorearen jabegoa zen harrapakin bat bereganatu ostean, preso hartu baitzuten. Azkenik preso zuten bere espetxe gelatik ihes egin eta 1043 jaioterrira itzuli zen.

Itzulera

Harald Hadradaren heriotza Stamford Bridgeko guduan.

1046an Harald gaztea Norvegiara itzuli zen, garai hartan bere hiloba eta herrialde honetako errege zen Magnus I.a Zintzoak Haraldek Sortaldean pilatu zuen altxorraren erdiaren truk erresumaren erdia eskeini zion. Urte bat beranduago Magnus zendu eta Harald agintari bakar gisa gelditu zen.

Danimarkako errege zen Sweyn II.aren (1045-62) tronua eskuratzeko asmoz nolabaiteko arrakasta nahiz porrotekin gudu askotan borrokatu zen. Orkadak, Shetland eta Hebrida uharteak bereganatuz Norvegiako jabetzak handitu zituen, eta 1050 urte inguruan Oslo hiria sortu zuen.

Lurralde gehiago konkistatzeko bere griñaz, daniarrei berriz ere gerra aldarrikatu zien, aldi berean bere botere irrikiak begirada Ipar Itsasoaz haratago ezartzea bultzatu zuen. 1066an Harald Hardrada erregea Northumbria dukea zen Tostig zenari elkartu zitzaion, honen asmoa bere anaia zen Harold II.a Ingalaterrakoaren aurka borrokatzea zen, hau garaitu ostean Ingalaterra bien artean banatzeko. Halere, 1066ko irailaren 25an Stamford Bridgeko guduan garaitua eta hila izan zen.

Ondarea

Bere ondare garrantzitsuenen artean bere zerbitzura zegoen mundu baten ikuspuntua dago, honetan bere autokrazia gailenduko zen, bere botere egarria asetuko zuen urre nahiz aberastasunik egongo ez litzatekena. Norvegiako estatua batu nahian (bere leloa Amore eman edo hil izan zen) lurralde osoan kokatuak zeuden tribu matxinatu ezberdinen exterminatzea erabili zuen. Bere bakarkako ikuspegi inperialista garaiko europar merkatal-guneetako izakera osatu zuela onartu beharra dago. Aberastasun eta abenturen bila itsasoak zeharkatu zituzten drakkar itsasontzien diseinu inplementatuaren ardura ere berari egotzi daiteke.

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harald III.a Norvegiakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Magnus I.a Norvegiakoa
Norvegiako erregea
1047a1066ko irailaren 25a
Ondorengoa
Magnus II.a Norvegiakoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.