Harald Blåtand
Harald "Blåtand" Gormsson (antzinako eskandinavieraz: Haraldr blátǫnn Gormsson, danieraz: Harald Blåtand Gormsen; c. 935, Danimarka – 986) Danimarka eta Norvegiako erregea izan zen.
Harald Blåtand | |||
---|---|---|---|
962 - 985 ← Gorm Zaharra - Toke Gormsson (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Danimarka, 911 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Danimarka | ||
Heriotza | Jomsborg (en) , 985eko azaroaren 1a (73/74 urte) | ||
Hobiratze lekua | Wiejkowo (en) Roskildeko katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Gorm Zaharra | ||
Ama | Thyra Danebod | ||
Ezkontidea(k) | Gunhild (en) Tove of the Obotrites (en) Gyrid of Sweden (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | House of Knýtlinga (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Biografia
958an, Danimarkan, Gorm Zaharra erregea hil zen, eta haren seme Harald Gormsonn izendatu zuten oinordeko. Aita hil eta koroa semeak hartzen zuen lehen aldia zen Eskandinavian, erresuma bikingoetan, boterea eskuratzeko, klanetako buruzagi boteretsuenak elkarren aurka borrokatzeko ohitura baitzegoen[1].
Haralden boterea haziz eta hedatuz joan zen, eta 970. urtean Norvegiako errege bihurtu zen. Haren botere eta ondasun grina ez zen Eskandinaviara mugatu, eta 978an Kantauri itsasoko kostaldera iritsi zen, Iberiar penintsularen iparraldean hainbat sarraldi egiteko asmoz[1].
Gainera, eskandinaviarrak katolizismo konbertitzeko giltza izan zen Gormen semea. 960. Inperio Santuak garaitu zuenean katolizismora bihurtu zen, erromatar enperadorearen nagusitasun espirituala aitortuz. Hala ere, bera eta bere familia arbasoen erlijioa praktikatzen jarraitu zuten, sinkretismo katoliko-nordikoa sortuz.[2]
Haraldek ez zuen eskandinaviarren ohiko itxura. Azal eta ile beltzaranekoa zen, eta, horregatik, herritarrek Blåtand esaten zioten (blå hitzak beltzaran esan nahi du, eta tandek, aldiz, gizon handia). Ingelesez, ordea, Bluetooth (hortz urdin) goitizena jarri zioten. Batzuek diote Blåtand hitzarekin duen antzekotasun fonetiko hutsagatik itzuli zutela izena. Baina beste teoria batek dio Haraldek eritroblastosi fetala izan zuelako eta eritasun horrek hortz-haginak urdintzen dituelako jarri ziotela ezizena[1].
Harald 986. urte inguruan hil zen, Ingalaterra konkistatu zuen bere seme Svendek hala aginduta, ustez[1].
Familia
Erreferentziak
- Irazustabarrena, Nagore. (2012-12-02). «Danimarkako Harald erregea eta Bluetooth» Argia CC-BY-SA lizentzia.
- The viking Age (2010), ed. A.A. Sommerville / R.A. McDonald, University of Toronto Press, ISBN 978-1-44260-148-2 p. 398 - 400.