Haragiaren berpizkundea (Signorelli)
Haragiaren berpizkundea Luca Signorellik margotutako fresko monumental bat da, Orvietoko (Italia) Katedraleko San Brizioren kaperarako sortu zuen multzoko ale ikusgarri bat. 1502. urtean datatua dago, eta zazpi metro zabal den konposizio bat da.
Haragiaren berpizkundea (Signorelli) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Luca Signorelli |
Sorrera-urtea | 1502 |
Izenburua | Resurrezione della carne |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | fresco (en) ![]() |
Dimentsioak | 700 (![]() |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Cappella di San Brizio (en) ![]() |
Bilduma | Orvietoko katedrala |
Denboren amaiera irudikatzen du margolanak. Bi goi-aingureren turuta deiari jarraiki, hilak berpiztu egiten dira, lurretik berraragiztaturik jaikiz.
Giza gorputz biluziaren edertasunaren aldarri epiko bat ikusi dute kritikariek lan honetan, lotura zuzena duela garaiko Michelangeloren ahaleginekin.[1] Hain zuzen ere, fresko honetako irudiak Kapera Sistinoko Michelangeloren biluziak baino lehenagokoa da, eta gorputzen irudikapenean exaltazio energetiko bertsua nabari delarik Orvietoko kapera honetan, Michalengelok hau ikusiko zuelakoan daude artearen historialariak.
Iruditegia
![](../I/Luca_signorelli%252C_resurrezione_della_carne%252C_1499-1502%252C_01.jpg.webp)
- Berraragiztatuak altxatzen.
- Batzuk ez dira berraragiztatzen.
- Goi-aingeruen deia.
San Brizio kaperako Signorelliren beste freskoak:
- Apokalipsiaren detailea.
- Kondenatuak infernuan.
- Dohatsuak paradisuan.
- Azken judizioa (detailea): Infernurantz zuzendutakoak.
- Patriarken koroa.
- Antikristoaren predikua.
Erreferentziak
- (Italieraz) De Vecchi, Pierluigi. (1999). I tempi dell'arte, volume 2. Milan: Bompiani, 157 or. ISBN 88-451-7212-0..