Hara Takashi

Hara Takashi (japonieraz: 原 敬, Motomiya, 1856ko martxoaren 15aTokio, 1921ko azaroaren 4a)) japoniar politikaria izan zen. Japoniako lehen ministroa izan zen 1918tik hil zen arte.

Hara Takashi


19. Japoniako Lehen Ministroa

1918ko irailaren 29a - 1921eko azaroaren 4a
Terauchi Masatake (en) Itzuli - Takahashi Korekiyo (en) Itzuli

Japoniako ordezkarien ganberako kidea

1902 - 1921eko azaroaren 4a
Bizitza
JaiotzaMorioka eta Motomiya (en) Itzuli, 1856ko martxoaren 15a
Herrialdea Japoniar Inperioa
 Japonia
HeriotzaTokioko geltokia, 1921eko azaroaren 4a (65 urte)
Hobiratze lekuaDaiji-ji (Morioka) (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
Familia
Ezkontidea(k)Asako Hara (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
HeziketaLaw School of the Ministry of Justice (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, kazetaria eta diplomazialaria
Enplegatzailea(k)Hōchi (en) Itzuli
Ministry of Foreign Affairs of Japan (en) Itzuli
Osaka Mainichi Shimbun (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaRikken Seiyūkai (en) Itzuli

Samuraien familia batean jaio zen, eta hamabost urterekin joan zen etxetik. Frantziako eskola batean ikasi zuen eta 17 urterekin bataio katolikoa jaso zuen. Kazetari gisa lan egin ondoren, hainbat postu diplomatiko bete zituen, besteak beste, Korean enbaxadore.

1900. urtean Rikken Seiyūkai alderdian sartu eta idazkari nagusi izendatu zuten. Diputatu aukeratua izan ondoren Komunikazio ministro izendatu zuten eta ondoren Barne ministro, eta burokraziaren boterea murrizteko aprobetxatu zuen.

1918ko irailaren 28an lehen ministro izendatu zuten. Ultranazionalistek haren gobernua mespretxatu zuten, baina sozialistek ere kritikatu zuten sufragio unibertsala ez onartzeagatik. Parisko Bake Biltzarran parte hartu zuen eta Japonia Nazioen Elkartean sarrarazi zuen. Korea okupatuan administrazio militarra zibilarekin ordezkatu zuen eta nolabaiteko askatasun kulturala ahalbidetu zuen. Bere agintaldian, Japoniarren esku-hartzea Siberian ere gertatu zen, eta horrek militarren eta zibilen arteko barne-liskarrak eragin zituen.

Ultraeskuindar batek labankadaz hil zuen 1921eko azaroaren 21ean tren geltoki batean.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.