Happy Days
Happy Days (euskaraz: «Egun Alaiak») AEBko telesaila bat da. 1974ko urtarrilaren 15a eta 1984ko irailaren 24a artean ABC katean aireratu zen.
Happy Days | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Garry Marshall | |||
Izenburua | Happy Days | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Sasoi kopurua | 11 | |||
Atalak | 255 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | teen sitcom (en) ![]() ![]() | |||
Iraupena | 25 minutu | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ron Howard (Richie Cunningham (en) ![]() Henry Winkler (Fonzie (en) ![]() Marion Ross (Marion Cunningham) Tom Bosley (Howard Cunningham (en) ![]() Pat Morita Scott Baio (Chachi Arcola (en) ![]() Crystal Bernard Linda Purl Heather O'Rourke Billy Warlock Frances Bay Scott Marshall (en) ![]() Cassandra Peterson (en) ![]() Gary Grubbs Tony Randall Michael Dudikoff Grant Heslov Penny Marshall Audrey Landers Vito Scotti (en) ![]() Elinor Donahue Cheryl Ladd Jane Wyatt Talia Balsam Phil Silvers Maureen McCormick (en) ![]() Janis Paige Lou Wagner Reb Brown (en) ![]() Dean Devlin Priscilla Allen Craig Stevens Eileen Dietz Pat Crowley Karen Austin Julie Brown Tracie Savage Jack Riley Robin Mattson Ken Lerner Karl Swenson Dave Madden Martin Ferrero Jesse White Alan Oppenheimer (en) ![]() George Furth Leon Askin (en) ![]() Peter Brocco Virginia Gregg Anson Williams (Potsie Weber (en) ![]() Jack Perkins Susan Richardson Ed Peck Henry Beckman (en) ![]() Billie Bird Steven Ford Katherine Kelly Lang Robin Williams Lynda Goodfriend Erin Moran (en) ![]() ![]() Nellie Bellflower Gavan O'Herlihy (en) ![]() ![]() Marjorie Bennett (en) ![]() Nobu McCarthy (en) ![]() Ben Davidson Fred Allen (en) ![]() F. William Parker Anne Lockhart Valerie Curtin Miles Edgeworth (en) ![]() Randolph Roberts (Chuck Cunningham (en) ![]() Al Molinaro (Al Delvecchio (en) ![]() Don Most (Ralph Malph (en) ![]() Ted McGinley (Roger Phillips (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Century Comedies (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | John Beal (en) ![]() | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | ![]() | |||
Hasiera-data | 1974ko urtarrilaren 15a | |||
Amaiera-data | 1984ko irailaren 24a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Milwaukee | |||
ikusi
| ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Euskal Herrian ETB 1 katean euskaraz aireratu zen.
Argumentua
Telesailaren istorioa Wisconsingo familia bati buruzkoa da, Cunningham-darrak. Howard, aita, burdindegi denda bateko nagusia, haren emaztea, Marion etxekoandrea, eta bion bi seme-alabak; Richie, semea, izaera baikor eta zeozer xalokoa, eta Joanie, alaba. Cunninghamdarrek Chuck izeneko seme zaharragoa ere bazuten, baina bigarren denboraldian desagertu egongo da. Istorioa Richie eta bere lagun taldeari jazotako gertakizunetan oinarritzen joango da: Potsie Weber, Ralph Malph eta Arthur "Fonzie" Fonzarelli. Baina Happy Days telesaila aurrera doan heinean Fonzieren pertsonaia ikusleen gogokoena bilakatu eta istorioetan pisua hartzen joango da.
Pertsonaia
Aktore nagusiak
- Howard Cunningham (Tom Bosley), familiako aita.
- Marion Cunningham (Marion Ross), ama eta etxekoandrea.
- Richie Cunningham (Ron Howard), semea eta ikaslea, sei denboraldietako protagonista da.
- Joanie Cunningham (Erin Moran), alaba nerabea, Fonziren lehengusua den Chachiz maiteminduko da.
- Arthur "Fonzie" Fonzarelli (Henry Winkler), nahiz eta hasieran bigarren mailako pertsonaia bat izan, lasterrera ikusleen telesaileko pertsonaia gogokoena bilakatu zen.
Beste pertsonaia batzuk
- Charles "Chuck" Cunningham (Gavan O'Herlihy, Randolph Roberts), Cunninghamdar seme zaharrena, unibertsitateko ikaslea eta saskibaloi jokalaria.
- Warren "Potsie" Weber (Anson Williams), Richieren lagunik onena.
- Ralph Malph (Donny Most) , Richieren laguna eta umorista.
- Charles "Chachi" Arcola (Scott Baio)
- Matsuo "Arnold" Takahashi (Pat Morita) , Arnold's Drive-In kafetegiaren jabea hirugarren denboraldira arte. Al Molinarok telesaila lagatzean itzuli zen.
- Al Delvecchio (Al Molinaro), Arnold's kafetegiko jabea eta sukaldaria, Fonzieren osaba, bai eta Chachirena ere, haren amarekin ezkontzean.
- Jenny Piccalo (Cathy Silvers), Joanie lagunik onena, nahiz eta telesaileko lehenbiziko Athleten aipatua den, 1980ko denboraldia arte ez da agertuko.
- Lori Beth Allen Cunningham (Lynda Goodfriend), Richieren neskalaguna eta ondoren emaztea.
Kanpo estekak
- "Happy Days" telesailaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)