Hanya Yanagihara
Hanya Yanagihara (Los Angeles, 1974ko irailaren 20a) estatubatuar idazle eta kazetaria da.
Hanya Yanagihara | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1974ko irailaren 20a (49 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Smith College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, kazetaria, idazlea eta magazine writer (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | John Banville |
Bizitza
1974an jaio zen Los Angelesen[1]. Aita, Ronald Yanagihara medikua[2], hawaiiarra da eta japoniar arbasoak ditu[3], eta ama Seulen jaio zen[4]. Txikitan maiz etxez aldatu zen eta Hawaiin, New Yorken, Marylanden, Kalifornian eta Texasen bizi zen[4]. Honoluluko Punahou ikastetxean ikasi zuen[5] eta 1995ean Smith Collegen graduatu zen[6].
Graduatu ondoren, New Yorkera joan zen bizitzera eta hainbat urtez kazetari gisa lan egin zuen[2] Condé Nast Traveler aldizkarian[7].
2013an lehen eleberria argitaratu zuen, The People in the Trees, urteko libururik onenetakotzat hartzen dena[1][2].
2015ean A Little Life eleberria argitaratu zuen[8][9]. Urte berean, Condé Nast utzi zuen T: The New York Times Style Magazineko editoreorde izateko[7].
2022an hirugarren eleberria argitaratu zuen, To Paradise[10][11].
Lanak
- The People in the Trees (2013)
- A Little Life (2015)
- To Paradise (2022)
Sariak
- 2015: Kirkus saria[12]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Max, D. T. «Hanya Yanagihara's Audience of One» The New Yorker 2022-01-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- (Ingelesez) Nazaryan, Alexander. «Author Hanya Yanagihara's Not-So-Little Life» Newsweek 2015-03-19 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- (Ingelesez) Armitstead, Claire. «Hanya Yanagihara: 'I have the right to write about whatever I want'» The Guardian 2022-01-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- (Ingelesez) Adams, Tim. «Hanya Yanagihara: ‘I wanted everything turned up a little too high’» The Guardian 2015-07-26 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- (Ingelesez) Kidd, James. «Maverick in a Pacific Tempest: Hanya Yanagihara on being a first-novel sensation» Independent 2014-01-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- (Ingelesez) Hagan, Molly. (2016). «Hanya Yanagihara» Current Biography 77 (2): 91-95..
- (Ingelesez) Brockes, Emma. «Hanya Yanagihara: influential magazine editor by day, best-selling author by night» The Guardian 2018-04-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- (Ingelesez) Sacks, Sam. «Fiction Chronicle: Jude the Obscure» The Wall Street Journal 2015-03-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- (Ingelesez) Maloney, Jennifer. «How ‘A Little Life’ Became a Sleeper Hit» The Wall Street Journal 2015-09-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- (Ingelesez) Singh-Kurtz, Sangeeta. «The Author of A Little Life Has a New Book» The Cut 2021-04-14 (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- (Ingelesez) «To Paradise by Hanya Yanagihara» Pan Macmillan (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).
- (Ingelesez) «2015 Winners» Kirkus Reviews (Noiz kontsultatua: 2023-12-16).